BAT Soziolinguistika Aldizkaria EBSCO nazioarteko sare akademikoan

Urr
18

EBSCO Publishing eduki akademikoa duten aldizkarien eta ikertzaile zientifikoentzat datu´-base zabalak dituen nazioarteko sare garrantzizkoa da. Soziolinguistika Klusterrak hitzarmena sinatu berri du BAT aldizkariaren edukia haren bitartez ere zabaltzeko.

Edukia urtea amaitu baino lehen jarriko da kontsulta-gai.

Zalantzarik gabe aldizkariaren kalitatearen aitortzan pausu bat gehiago.

 

Iruñeko kaleetako hizkuntzen erabileraren neurketaren emaitzak aurkeztuko dira urriaren 16an

Urr
11

 

2016an Euskal Herri osoan egindako Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren baitan, hiriburuetan arreta berezia jarri zen. 2017ko uztailan Euskal Herri mailako emaitzak eman ziren jakitera eta ondoren EHUren Uda Ikastaroen testuinguruan interpretaziorako eta eztabaidarako aukera egon zen.

 

Euskararen arnasguneen eta udalerri euskaldunen erronkak aztertuko dituzte UEMA eta Soziolinguistika Klusterrak antolatutako jardunaldian

Urr
10

Azaroaren 22an izango da, Ibaetako Campuseko Carlos Santamaria Zentroan. “Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak” izango du izenburutzat. Hitzaldiak, aurkezpenak, mahai-inguruak eta parte hartzaileen ideiak eta ikuspegiak partekatzeko gune irekiak izango dira egitarauan.

 

Hasi da buruzagi indigenentzat Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari buruzko ikastaldi trinkoa

Urr
4

Urriaren 2an hasi da Garabide Elkarteak lehen aldiz antolatu duen “Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari Buruzko Ikastaldi Trinkoa” eta, estreinakoz, emakumeak izango dira nagusi. Urriaren 30a arte iraungo duen ikastaldi trinkoko partaideek euren herrietan gidaritza perfila dute –kargu instituzionalak, politikariak…– eta Euskal Herrian 140 orduko formazio intentsiboa jasoko dute hizkuntzak biziberritzeko gidaritzan.

"Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak" jardunaldia azaroaren 22an Donostian

Ira
27

Azken urteotan euskararen biziberritzean diharduten ikertzaileek, teknikariek eta ekintzaileek arreta berezia jarri dute arnasguneetan, alegia, euskararen ezagutza proportzio handiena duten udalerrietan. Arnasguneek funtzio sozial ahalik eta gehienak euskaraz betetzeko aukerari eusten diote, eta ezinbestekoak dira hizkuntza-komunitatearen garapenerako. Hala berresten dute soziolinguistika arloko teoriek eta ikerketek.

Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketa: azalpenak eta emaitzak iruditan eta labur

Ira
4

Pasa den uztailan argitaratu ziren Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren emaitzak txosten formatuan. Egun batzuk beranduago, EHUren uda ikastaroen baitan, datuak hobeto ezagutu, eztabaidatu eta hausnartzeko aukera izan zen. Uda ostean, emaitzak laburtuta eta euskarri arinago baten bidez zabaltzeko asmoz, infografia animatu batean bildu ditu Soziolinguistika Klusterrak, edonon edonori azaltzeko moduan eskura jartzeko asmoz.

Orriak