Eskura dago Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak (2014) argitalpen berria

Api
20

Eskura dago Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak (2014) argitalpen berria.

Hizkuntza-kudeaketa arrakastatsurako hainbat gako azaltzen dituzten lau erakunde txikitako informazioa eskaintzen da argitalpenean. Honakoak dira enpresa horiek: Koniker, Edertek, Autocares La Guipuzcoana eta Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargoa.

“AHOZKO KOMUNIKAZIOA ESKOLAN: AZKEN HAMARKADAKO IKERKETA ETA ESPERIENTZIA BERRIAK” EHUko UDAKO IKASTAROA

Api
1

Ahozko komunikazioa eskolan: azken hamarkadako ikerketa eta esperientzia berriak izeneko ikastaroa antolatu du Soziolinguistika Klusterrak EHUko XXXIV Uda Ikastaroetan. 2015eko uztailaren 2an eta 3an izango da Miramar Jauregian, eta bertan azalduko dituzte unibertsitate eta eragile ezberdinek ahozko komunikazioaren gainean eraiki berri diren jakintza nahiz praktika esanguratsuak:

Udalerri euskaldunen bilakaera soziolinguistikoaren azterketa eskura

Mar
13

Argitaratu dugu UDALERRI EUSKALDUNAK EAEN: EGOERA ETA BILAKAERA 1981-2011 ikerketa-lana.

Soziolinguistika Klusterrak UEMAren ekimenez azken 30 urteko ibilbide soziolinguistikoaren azterketari heldu dio. Iñaki Iurrebaso soziologoak Olatz Altunaren koordinazioarekin hainbat datu esanguratsu aztertu ditu.

Datu horeik EUSTATek egindako udal zentsuetatik bildutakoak dira:

HAUSNARTU SARI BANAKETA EKITALDIA

Urt
22

Datorren urtarrilaren 29an (osteguna) izango da 2014. urteko HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika lehiaketaren SARI BANAKETA ekitaldia. Bertan izango dira euren lanak aurkezten edizio honetako irabazleak: 1. saria Miren Artetxe; 2. saria: Naroa Berasategi eta 3. Josu Amezaga.

Gainera, lan horiek eta HAUSNARTU sarietara aurkezturiko beste batzuekin osatutako BAT aldizkari monografikoa ere eskura izango da.

Arrue ikerketari buruzko ponentzia "New speakers in an multilingual Europe: opportunities and challenges" Simposiumean

Aza
20

Azaroaren 20tik 22ra bitartean egingo den sinposium horretan, Ibon Olaziregik (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza) eta Pablo Suberbiolak (Soziolinguistika Klusterra) "Posibilidades y carencias de convertirse en nuevos hablantes del euskera fundamentalmente a tráves del sistema educativo (Proyecto Arrue)" ponentzia aurkeztuko dute.
 
Sinposiumari buruzko informazio guztia helbide honetan: http://www.uoc.edu/portal/en/symposia/newspeakers2014.
 

Orriak