Klusterrari buruzko erreportaia Hamaika Telebistan: Webgunea, sare sozialak eta abar.

Aza
25

Hamaika Telebistako Hamaika.Bit programak teknologia berrien inguruko gaiak lantzen ditu. Aste honetako saioan, Soziolinguistika Klusterraren inguruko erreportaia egin dute. Alde batetik www.soziolinguistika.org webgunea berritu izanak ekarritako aldaketei buruz jardun dute. Klusterrak bere lanaren berri emateko webgunea eta interneteko sare sozialak nola erabiltzen dituen azaltzen da erreportaian. Eta beste alde batetik, 2011 urtean zehar Bilbon Nerabeak, Interneteko Sare Sozialak eta Euskararen inguruan egindako proiektuaren xehetasunen gaineko interesa ere azaldu dute.

ARRUE ikerketaren zenbait ondorio aurkeztu ziren Eskola Hiztun Bila jardunaldietan

Aza
22

Pablo- Eskola Hiztun Bila
15 urte betetzen dira aurten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren barruko Euskara Zerbitzuak Ulibarri programa martxan jarri zuela. Programa horren bidez, euskararen normalizazioa bultzatu nahi da hezkuntza komunitatean eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak.

Euskaltzaindiaren Jagon jardunaldiak Arabari buruz: kale neurketaren emaitzen aurrerapen bat aurkeztu zen.

Aza
16

Pasa den azaroaren 11n Euskaltzaindiaren XVI. Jagon jardunaldiak burutu ziren Gasteizko Artium museoan. Hainbat aurkezpen eta mahai-ingururen bidez, Arabatik Arabara euskarazizenburupean euskarak lurralde honetan izandako bilakaera, gaurko egoera eta aurrera begirako egitasmoen inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko parada izan zuten bertaratutakoek.Euskaltzaindiaren webgunean azaroaren 18tik aurrera egongo dira eskuragarri saio guztien edukiak. Aurrerago, Euskera aldizkariaren ale monografiko bat jardunaldietan jorratutakoari eskainiko zaio.

"Nerabeak, Interneteko Sare Sozialak eta Euskara" proiektuaren emaitzak eskuragarri

Aza
2
 

SARE SOZIALAK

Soziolinguistika Klusterra eta Kultur Kabia-Topagunea elkarlanean aritu gara nerabeak, sare sozialak eta euskara gaien inguruan. Kultur Kabiak nerabeei zuzendutako hainbat aisialdi programa kudeatzen ditu. Programa hauetako bakoitzak bere ezaugarri bereizgarriak baditu ere, denetan erabiltzen dira interneteko sare sozialak nerabeen arteko harremanak eta nerabeek programaren arduradunekin dituztenak ahalbidetzeko. Interneteko sare sozialena fenomeno berria izanik eta adin-tarte jakin batzuetan duten arrakasta kontuan harturik, interesgarri ikusten da tresna hauei ematen zaien erabilera hobeto ezagutzea. Izan ere, aurrera begira euskara sustatzeko baliabide eraginkorra izan litezke, egoki erabiliz gero.

Gipuzkoa Donostia Kutxak eta Soziolinguistika Klusterrak hitzarmena sinatu dute

Urr
27

Kutxa Fundazioko ordezkari Carlos Ruizek eta Soziolinguistika Klusterreko lehendakari Jaime Altunak 2011rako lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren bidez, Kutxak Euskal Soziolinguistika Jardunaldia, EraLan proiektua eta hizkuntza ekologiari buruzko 2011ko EHUko udako ikastaroa diruz babesteko konpromisoa hartu du.

Argitalpen berriak: Goizper eta Elkargi Kasuak

Urr
12

Soziolinguistika Klusterrak Euskararen
Normalizazio Kasu Aurreratuen
azken 2 aleak argitaratu ditu formatu digitalean:

Bi enpresa horiek urte askoz eraman dute aurrera euskara plana,
abiapuntu eta helburu desberdinekin. Hasiera baten hizkuntza aholkularitzen
laguntzarekin abiatu baziren ere, gerora beren kabuz kudeatu dute euskara plana,
ezaugarri hori dute bereizgarri. Emaitza onak izan dituzte eta, horrenbestez,
bi kasu arrakastatsu horien gakoak ezagutu nahi badituzu, jo ezazu Euskararen
Normalizazio Kasu Aurreratuen biltegira
eta hor aurkituko dituzu eskuragarri
.pdf formatuan.

Orriak