El català al carrer liburuaren erreseina argitaratu da LLengua i dret aldizkarian

Eka
1

Olatz- Ayma

 

Olatz Altuna Soziolinguistika Klusterreko kideak idatzi du El català al carrer liburuaren erreseina. Josep Maria Aymák urteak daramatza Bartzelonan Kale Erabileraren Neurketak egiten. Esperientzia hori kontatu eta neurketek emandakoa biltzeko asmoz, El català al carrer liburua argitaratu zuen 2010ean. Soziolinguistika Klusterrak, Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketaren arduradun bezala, harremana izan du Aymárekin eta bere espererientziaren berri zuzenean jasotzeko aukera izan du; besteak beste, 2010eko maiatzean Gasteizen egindako Herrialde Katalanak – Euskal Herria: Elkarbidean nazioarteko kongresuan.

Bergaran izango da aurtengo UEMA Eguna, ekainaren 4an

mai
26

uema eguna aurkezpena

 

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Bergarako Udalak eta Jardun euskara elkarteak aurtengo UEMA Eguna aurkeztu dute. Hirurek nabarmendu dute egun berezia izango dela, hainbat arrazoirengatik; besteak beste, legealdi berria hastear dagoelako eta Bergarak UEMAren aldeko apustu indartsua egin duelako. Ekainaren 4korako, egun osoko egitaraua antolatu dute, haur, gazte nahiz helduentzat. Leloa “Gure hizkuntzak har dezan arnas” izango da.

2010eko Kale Erabileraren Neurketaren emaitzak aurkeztu dira Lezon.

mai
25

Lezo- Aurkezpena

 

Soziolinguistika Klusterrak 2010eko azaroan burutu zuen neurketa Lezon. Herrian azken 20 urteetan egin den 12. neurketa izan da, beraz, euskararen erabilerak Lezoko Kaleetan darraien bilakaera aztertzeko nahikoa datu dago eskura gaur egun. 2010ean Lezoko kaleetan gertatu ziren 100 elkarrizketatik 61 gaztelaniaz izan ziren, 38 euskaraz eta 1 beste hizkuntza batean.

Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak TOPAKETA

Mar
28

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak izeneko topaketa antolatu du. Topaketa Azpeitiko Sanagustin aretoan izango da apirilaren 14an (osteguna), goizez.

Topaketan, UEMAren 20 urteetako ibilbidearen berri emango da eta etorkizunerako UEMA zein izan daitekeen landuko. Horrekin lotuta, lurralde euskaldunetan hizkuntza ekologiaren teoriaren, planteamenduen eta ikasbideen aplikazioa aztertu nahi da. Helburu horrekin gonbidatu ditugu hizlariak (Alber Bastardas, Xabier Ezeizabarrena, BElen Uranga, J. Inazio MArko, Jon Bollar), eta haiekin batera elkarrekin hitz egin eta eztabaidatzeko tartea izango dugu, horretarako prestaturiko kafe-tertularen bitartez.

Iruñerriko gazte euskaldunen hizkera aztertu duen ikerketa argitaratu da.

Mar
28

Orreaga Ibarra

Orreaga Ibarra irakasleak Nafar euskaldun gazteen ahozko diskurtsoa liburua argitaratu du, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik. Liburu honetan Nafarroako gaur egungo gazte euskaldunen hizkeraren benetako datu errealak bildu eta aztertu dira, bereziki ahozko dimentsioan, beren ingurune sozial, kultural eta antropologikoan txertaturik. Liburua prentsaurre batean aurkeztu da gaur, eta Orreaga Ibarrarekin batera, Alfonso Carlosena Ikerketa errektoreordea agertu da. Liburua Nafarroako Unibertsitate Publikoko Argitalpen Atalak argitaratu du, Colección Ciencias Sociales bildumaren barrenean.

Iñaki Martinez de Lunaren hitzaldia Californiako Santa Barbara Unibertsitatean

Ots
22

Iñaki Martinez de Luna

Iñaki Martinez de Luna EHUko irakasle eta SL Klusterreko lankideak hitzaldia eskainiko du bihar, otsailak 23, Californiako UCSB unibertsitateko jardunaldietan. Ama-hizkuntzaren nazioarteko egunaren harira bertan antolaturiko jardunaldian izango da hitzaldia, eta izenburu hau izango du: "La socialización del euskera a comienzos del s. XXI: dinámicas y
representaciones sociales
".

Orriak