Hizkuntza ohituren aldaketarako Eusle eta Ulerrizketa metodologien inguruko mintegia urriaren 30ean

Ira
3

Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean gidatzen duen Aldahitz proiektuak ibilbide emankorra egin du 2010ean abiatu zenetik. Ikerketa-ekintza baliatzen da proiektuan hizkuntza ohiturak eraldatzeko metodologiak sortu, aplikatu, hobetu eta jendarteratzeko. Aldahitzen orain arteko ibilbidean sortutako bi metodologia nagusiak EUSLE (2012) eta ULERRIZKETA (2019) dira. Urriaren 30ean Gasteizen mintegi teknikoa eskainiko da bi metodologia hauek ezagutu eta erabiltzeko jardunbideak jaso nahi dituen orori zuzenduta. Gainera, Ulerrizketa metodologiaren argitalpen eta bideo berriak aurkeztuko dira.

Aurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak Euskaraldiaren emaitzak eta eraginak aztertuko ditu

Uzt
9

Soziolinguistika Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak elkarlanean antolatuko dute Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren 2019ko edizioa eta “Euskaraldia aztergai” izenburua izango du. Urriaren 9an Tolosan izango da, goiz eta arratsaldez,

NPLD-ren Urteko Batzarra Okzitaniako Tolosan

Eka
12

Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sareak (Network to Promote Language Diversity) Okzitaniako Tolosan egin du bere Urteko Ohiko Batzarra, joan den ekainaren 6an eta 7an. Convergéncia Occitana bazkidearen ardurapean antolatu da eta Soziolinguistika Klusterraren ordezkari gisa Imanol Larrea zuzendariak parte hartu du.

Lehen eguna osorik dedikatu zaio batzar orokorrari eta bigarrena Okzitaniako hizkuntza egoera ezagutzeko baliatu da. Bilerak Calandreta batean (okzitanierazko ikastolak) eta Erregio Kontseiluaren egoitzan izan dira.

Jendaurrean Erabili proiektuaren inguruko aurkezpena Sharing Society nazioarteko konferentzian

mai
27

Pasa den maiatzaren 23 eta 24an Bilboko EHU-Bizkaia aretoan gizarte eraldaketarako ekintza kolaboratibo kolektiboen inguruko nazioarteko konferentzia egin zen. EHU kide den Sharing Society proiektuaren inguruan antolatutako hitzordua izan zen. Soziolinguistika Klusterrak EHUko ikerketa-talde batekin batera gidatzen duen Jendaurrean Erabili proiektuaren inguruko komunikazioa aurkeztu zuten Asier Basurto eta Eduardo Apodakak.

“Euskararen erabilerarekin lotura duten faktoreak. Udalerri mailako analisia” txostena argitaratu da

mai
14

Soziolinguistika Klusterrak 2018. urte hasieratik hona landu du proiektua eta bide horrek emandakoaren laburpena argitaratu du orain, txosten forman. EAEko udalerriak izan dira azterketa unitatea eta horietan aldagai soziolinguistikoek bestelako aldagai soziodemografikoekin duten loturan sakonduz osatu da azterketa.

Natxo Sorolla, Olatz Altuna eta Imanol Larrea ikerlariek gidatu dute proiektua eta orain arteko ondorioetatik bestelako ikerketa-ildoak zabaltzea aurreikusten da.

Orriak