“Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko?” EHUko Uda Ikastaroa

Api
21

Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko? izeneko tailerra antolatu du Soziolinguistika Klusterrak EHUko XXXV Uda Ikastaroetan. 2016ko uztailaren 4an eta 5ean izango da Miramar Jauregian, eta bertan hizkuntza normalkuntzaren ikuspegitik, ahozko hizkuntza eskolan lantzeko garaian baliagarri gerta daitezkeen egiteko moduak aurkeztu eta esperimentatu nahi dira. Hala, gai honetan sakontzeko tresnak behar eta nahi dituen irakasle eta zuzendaritzako edota gainerako kideei begira jarrita sortutako proposamena da.

Olatz Altuna, Soziolinguistika Klusterreko teknikaria Euskaltzaindiak antolatutako "Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldian

Ots
12

"Euskararen ahozko kale-erabilera: erronkak" izenburupean egingo du gaur 12:30etatik abiatuta Olatz Altunak  (Soziolinguistika Klusterra) bere hitzaldia. Bere jardunean 2011. urtean burututako azken Hizkuntzen kale-erabileran jasotako emaitzetatik aktibaziorako hainbat proposamen egingo ditu.

Jardunaldia Streaming bitartez jarrai daiteke Euskaltzaindiaren webgunean zuzenean.

BAT 97. Zenbakia argitaratu berria. HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sariak

Urt
25

Lehiaketan parte hartu duten hainbat lan argitaratu ditu BAT Aldizkariak bere azken zenbakian, tartean irabazle izan diren hirurak. Artikuluen laburpenak hemen ikus daitezke.  Honakoak dira egileak: Xabi Aizpurua (1. saria), Jaime Altuna (2.saria), Haritz Etxeberria (3. saria), Mikel Ozaita, Iñigo Igartzabal, Alexander Aginagalde eta Munduko Soziolinguistikaren leihoa atalean Beñat Garaio.

Urtarrilaren 29an izango da HAUSNARTU Euskal Soziolinguisitika Lehiaketaren SARI-BANAKETA, Donostiako San Telmo Museoan

Urt
19

 

DEIALDI IREKIA

SARI-BANAKETA ekitaldia Donostiako San Telmo Museoan izango da urtarrilaren 29an, eguerdiko 12etan.

SARI-BANAKETArekin batera ahozkotasunaren inguruko mintegia egingo da Ines Garcia (EHU) eta Josune Zabala (Soziolinguistika Klusterra) irakasleekin.

Orriak