2019 urteko txostena ikusgai

Api
22

Urtero argitaratzen du Soziolinguistika Klusterrak bere jarduerak bildu eta laburtzen dituen txostena. 2019ko argitalpena ikusgai dago eta egun hauetan ematen ari zaio zabalpena.

Soziolinguistika Klusterraren lehendakariak balantzea egin du bertan, erakundearen osaera bera jasotzen da, proiektuz proiektu egindako lanaren zenbait zertzelada bildu dira eta, azkenik, Euskal Herrian zein nazioartean izandako zabalpen ekimenen eta elkarlan egitasmoen errepasoa dago.

 

Komunikazio publikoaren gaineko hainbat hitzaldi ikusgai

Api
1

Jendaurrean Erabili komunikazio publikoa eta hizkuntza-praktikak elkarrekin lantzen dituzten denetariko erakundeen praktika-komunitatea da. Intranet bidez mantentzen dute erakundeok barne-komunikazio iraunkorra eta urtean 5 saio presentzialetan elkartzen dira, Euskal Herriko herri eta hiri desberdinetan. Saio horietan, beste hainbat ariketa eta eztabaidaren artean, formazio-hitzaldiak jaso ohi ditu praktika komunitateak. Hitzaldiak grabatu egiten dira ega barne-erabilerarako epe baten ostean, publikoki ikusgai jartzen dira. Orain,2019an izandako hainbat hitzaldi jarri dira ikusgai.

Osasun larrialdiko egoeragatik neurriak

Mar
13

Soziolinguistika Klusterrak neurriak hartu ditu COVID19 birusaren zabalpena eteteko Osasun Larrialdiko Egoerari erantzunez. Batetik, martxoaren 30a arte aurreikusitako aurrez aurreko jarduera oro etengo da. Bestetik, bulego teknikoko kideek telelanaren bidez jardungo dute denbora tarte horretan. Egoeraren bilakaeraren arabera neurri hauen iraupena eta egokitzapenaren inguruko erabaki gehiago hartuko dira hurrengo egunetan.

HIGA2020!: Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen III. Topaketa aurkeztu dute

Ots
20

HIGA 2020, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Hirugarren Topaketa, Gasteizen egingo dute irailaren 6tik 9ra. Gaur goizean prentsaurrekoa egin dute, Oihanederren Euskararen Etxean, ekimena aurkezteko, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren bezpera dela aprobetxatuz. Mundu osoko hiztun gazteak Gasteizen batuko dira, elkarren berri izan eta etorkizunera begira biziberritzeko egitasmoak elkarlanean antolatzeko. 2011n eta 2018an ere topaketa egin da hirian.

Kitxuaren biziberritze estrategien ikastarotik bigarren kronika

Ots
4

Belen Urangaren bigarren eta azken kronika, Ekuadorreko Ibarra hirian egiten ari den Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Nazioarteko Lehen Ikastaroaren abiatze moduluaren amaieran:

Pasa den astean eman genuen Kitxuaren Biziberritze Estrategietako ikastaroaren berri Ekuadorreko Ibarra hiritik. Gaurkoan, kurtsoaren sarrera-modulua amaitu eta gero, lehen begirada emateko unea heldu da.

Belen Urangaren kronika Ekuadorreko Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Ikastaroaren hasierari buruz

Urt
28

Belen Uranga munduko hizkuntza aniztasunaren gaineko espezialista handia da eta urteak daramatza Garabiderekin elkarlanean hizkuntza komunitateen arteko ezagutza trukea bilatzen duten egitasmoetan. Oraingoan Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Nazioarteko Lehen Ikastaroan modulo bat gidatzen dihardu Ekuadorreko Ibarra eskualdean. Hona bertatik bidali duen lehen kronika laburra:

Garabidek Ekuadorren antolatutako Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Ikastaroan irakasle izango da Belen Uranga

Urt
23

Garabide Elkarteak eta Sisariy kitxuen antolakundeak gidatutako Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Lehen Nazioarteko Ikastaroan egingo dute bat, Ekuadorreko iparraldeko Ibarra hirian, eragile kitxua eta euskaldunek, tartean AEK, Soziolinguistika Klusterra, Elhuyar Fundazioa, Aiaraldea Ekintzen Faktoria eta Andoaingo Udala.

Pages