Soziolinguistika Klusterrak NPLDren mintegian eta batzarrean parte hartu du
21
Ekainaren 7tik 9ra, Val di Fassan (Ladinieraren lurraldean) egin du Hizkuntza Berdintasuna Sustatzeko Sareak topaketa.
Ekainaren 7tik 9ra, Val di Fassan (Ladinieraren lurraldean) egin du Hizkuntza Berdintasuna Sustatzeko Sareak topaketa.
Aste honetan bertan, ekainaren 6an, egingo dugu Villabona-Amasan 2016ko udazkenean burututako hizkuntzen erabileraren kale-neurketa emaitzen aurkezpen publikoa. Ordiziako kasuan, berriz, ekainaren 19an izango da 2017ko udaberrian burutu dugun kale-neurketaren emaitzak aurkeztuko ditugun hitzaldi irekia.
Elhuyar Aholkularitzak hartu du Soziolinguistika Klusterreko lehendakari kargua datozen bi urteetarako, eta ordezkari gisa, Maddi Etxebarria izendatu du.
Soziolinguistika Klusterrak bi ikastaro eskainiko ditu aurtengo EHUko XXXVI. Udako Ikastaroetan eta bertan parte hartu nahi izanez gero, matrikula murriztua da maiatzaren 31 arte.
Uztailean zehar ikastaro hauek eskainiko ditugu:
Atzo aurkeztu genituen Aldahitz Ikerketaren baitan, Eusle metodologia aplikatuz, 2013 eta 2016 artean, 13 lantoki publiko eta pribatutan garaturiko esperientzien emaitzak. Datuek erakusten dute baldintza egokietan posible dela lankide arteko hizkuntza ohiturak gaztelaniatik euskarara aldatzea.
Soziolinguistika Klusterrak 2016. urteko memoria argitaratu berri du. Bertan zerrendatzen dira elkarteak ikerketa, garapen eta berrikuntzan burututako egitasmo eta proiektuak, bai eta urtean zehar egin duen ezagutzaren kudeaketa arloko xehetasunak ere.
Interesa duenak hemen eskuratu dezake dokumentua.
Urtero bezala, batzar orokorra egingo dugu etorri nahi duzuen bazkide guztiokin maiatzaren 18an Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean eguerdiko ordu batean.
Batzarraren aurretik (12:00an) mintegia egingo dugu Eusle metodologiaren emaitzak, Soziolinguistika Klusterraren ibilbidearen mapa eta Eusko Ikaskuntzaren e5 proiektua aurkezteko.
Informazio gehiago: hemen
DIALNETen bitartez BAT Sozioliguistika Aldizkariak jasotzen dituen bisita-kopurua igotzen doa urtez urte; 2.016. urtea bitartean, 5.000 eta 6.000 bisita izan ditu aldizkariak hilero, eta 2017ko datuek joera hori berresten dutela jakin dugu dagoeneko.
Era berean, deskargatzen diren artikulu-kopurua ere inportantea da, ondoren ikus daitezkeen grafikoek erakusten duten bezala.
Apirilaren 19, 20 eta 21ean Hizkuntza Indigenen eta Eremu Urrikoen Biziberritzeari buruzko lehen nazioarteko kongresua egin da eta bertan izan dira Soziolinguistika Klusterreko bulego teknikoko lau kide.
Olatz Altunak kale neurketetarako metodologia aurkeztu du. Pablo Suberbiolak Jendaurrean Erabili proiektuaren nondik norakoak aurkeztu zituen. Belen Urangak, berriz, Garabideko beste kide batzuekin batera mahai inguru batean hartu zuen parte. Imanol Larreak hizkuntza jarrerei buruz bukatu berri duen tesiko hainbat emaitza landu zituen.
Astigarragan, Lezon, Oñatin, Sakanan, Erandion, Aramaion, Zalbidarren eta Hernanin egingo ditugu maiatzean zehar bertako hizkuntzen erabileraren kale-neurketa emaitzen aurkezpenak. Jarraian dituzue jendaurreko hitzaldietako egun zehatzak: