“Euskararen erabilerarekin lotura duten faktoreak. Udalerri mailako analisia” txostena argitaratu da

mai
14

Soziolinguistika Klusterrak 2018. urte hasieratik hona landu du proiektua eta bide horrek emandakoaren laburpena argitaratu du orain, txosten forman. EAEko udalerriak izan dira azterketa unitatea eta horietan aldagai soziolinguistikoek bestelako aldagai soziodemografikoekin duten loturan sakonduz osatu da azterketa.

Natxo Sorolla, Olatz Altuna eta Imanol Larrea ikerlariek gidatu dute proiektua eta orain arteko ondorioetatik bestelako ikerketa-ildoak zabaltzea aurreikusten da.

Euskararen arnasguneen etorkizuneko erronkei buruzko BAT aldizkaria (110) argitaratu da

mai
14

Argitaratu da “ARNASGUNEAK. ETORKIZUNEKO ERRONKAK” izeneko BAT Soziolinguistika Aldizkariaren 110 monogafikoa. 2017ko urrian UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanean antolatutako Euskal Soziolinguistika Jardunaldiko zenbait aurkezpen daude zenbaki honetan bildutako artikuluen jatorrian. Euskararen biziberritzean zeresan handia duten beste zenbait adituren ekarpenekin batera, honako sorta osatu dute artikuluok:

2018 Urteko Txostena ikusgai

Api
16

Soziolinguistika Klusterraren 2018ko jarduera laburbiltzen duen txostena ikusgai dago webgunean. 36 orrialdetan jaso dira erakundearen osaera eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko informazioa, proiektuetan 2018an emandako urratsen azalpenak eta nazioartean zein Euskal Herrian soziolinguistikaren eremuan izandako parte hartzeak eta egindako harremanak.

Galeseko unibertsitateetako hizkuntza-plangintzaren arduradunak Soziolinguistika Klusterrean

Api
1

Joan den martxoaren 26an Galesko Coleg Cymraeg Cenedlaethol erakundeko arduradunak Soziolinguistika Klusterreko bulegoan izan ziren. Administrazio publikoarekiko eta unibertsitateekiko independentea da erakunde hau eta unibertsitate esparruko hizkuntza-plangintzaren ardura du bere sorreratik. Orain, erronka berri baten aurrean aurkitzen dira: Lanbide Heziketako ikastetxeen hizkuntza-plangintzaren ardura gehitu diote bere zereginei.

Gazteek kirol arloan euskaraz gehiago egiteko gakoak identifikatu dira “D ereduko kirola” proiektuan

Mar
27

Hiru urtez ikerketa esperimentala egin da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bost kirol-klubetan. 10 eta 16 urte arteko kirolari gazteen eta haien entrenatzaileen hizkuntza-portaerak eta bizipenak hurbiletik ezagutzeko aukera eman du proiektuak. Soziolinguistika Klusterraren proiektua izan da, eta lankidetzan garatu da UPV/EHUko ikerlariekin, Urtxintxarekin eta Euskaltzaleen Topagunearekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak zein Eusko Jaurlaritzak proiektua babestu dute eta zuzeneko partaidetza izan dute.

Pages