Hizkuntza-ekologia: teoriatik praktikara [twitter kontakizuna, laburpenak eta auzolanean hartutako oharrak]

Hizkuntza-ekologia ikastaroa

Lehengo astean egin zen Soziolinguistika Klusterrak urtero EHUren Uda Ikastaroetan antolatzen duen ikastaroa. Aurtengo edizioak Hizkuntza-ekologia: teoriatik praktikara izenburua izan du.

Bi egunetan hizkuntza-ekologiaren eredua aztertu zen; diskurtso horren potentzialitateaz jardun eta Euskal Herriko kasuan izan dezakeen baliagarritasunaz eztabaidatu zen.

Oraingoz, saioen laburpenak, twitter sare sozialean ikastaroari buruz esandakoak edo auzolanean osatutako apunteak (1 eta 2) irakurriz jaso daiteke han landutakoaren berri. Hala ere, laster egongo da edukietan gehiago sakontzeko aukera, gaiari eskainiko zaion BAT aldizkari berezian, besteak beste.