Langune eta Soziolinguistika Klusterraren arteko bilera

 

Soziolinguistika Klusterrean Languneko kudeatzaile Fernando Alanaren bisita jaso dugu. Elkar ezagutu eta Langune eta Soziolinguistika Klusterraren arteko sinergiak eta elkarlanerako aukerak detektatzen jardun dugu. Aurrerantzean modu iraunkorrean elkarren berri izateko konpromisoa hartu dugu, elkarlanerako sor daitezkeen aukerak balia ditzagun.

Langune Hizkuntzen Industriaren alorreko Euskal Herriko enpresen elkartea da. Elkarte hau 2010an sortu zen eta itzulpengintza, edukiak, irakaskuntza eta hizkuntzen teknologiaren alorreko 30 enpresatik gora elkartzen ditu.