"Gazteen erabileran eragiten duten faktoreak" proiektuari buruzko artikulua Euskera aldizkarian.

Euskera aldizkaria 55

Euskaltzaindiak uztailan aurkeztu zituen Euskera aldizkariaren bi liburuki. Hauetako bigarrenean 2010eko udazkenean burututako XV. Jagon Jardunaldian aurkeztutako gaiak biltzen dira. Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egindako jardunaldi hauetan "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruko proiektuak, ikerketak eta hausnarketak plazaratu ziren. Horien artean, Soziolinguistika Klusterreko Asier Basurtok "Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa" proiektua aurkeztu zuen, beste guztiekin batera Euskera aldizkariaren ale honetan artikulu modura bildu dena.

Euskera aldizkariaren 2010.eko bigarren liburuki hau salgai dago Euskaltzaindiaren webgunean bertan eta aurrerago online eta dohainik irakurri ahal izango da, aldizkari horren beste ale guztiak bezala.