Zabalik da 2018ko Hausnartu Euskal Soziolinguistika Sarirako lanak aurkezteko epea

Aurtengoa euskara eta gizartearen inguruko ikerketa, azterketa eta hausnarketa lanak saritzeko deialdiaren XI. edizioa da. Euskararen soziolinguistikari ekarpena egiten dioten lan oro aurkez daitezke deialdira, beti ere, oinarri zientifikoa badute edo zientzian oinarritutako hausnarketak proposatzen badituzte.
Aurkezten diren lanen artean hiru sari banatuko dira:

  • Lehen saria 1500euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat
  • Bigarren saria 1000 euro
  • Hirugarren saria 700 euro

Horretaz gain, aurkezten diren lan hoberenak BAT aldizkariaren berariaz prestaturiko ale monografikoan argitaratuko dira.
 
Parte hartzeko, lanak hausnartu@soziolinguistika.eus helbidera igorri behar dira, 2018ko irailaren 10erako, beranduenez.
 
Deialdiaren xehetasunak atal honetan daude:
http://www.soziolinguistika.eus/hausnartu