Erabaki-guneak
Soziolinguistika Klusterrak bi organo nagusi ditu:
1. Batzar Orokorra
Bazkide guztiek dute Batzar Orokorraren erabakietan parte hartzeko eskubidea. Aurreko urteko balantzea onartu eta urteko egitasmoa eztabaidatzeaz gainera, zuzendaritzako kideak aukeratzen ditu.
2. Zuzendaritza Batzordea
Batzar Orokorrak izendatutako bazkideek osatzen dute. Hausnarketa estrategikoan eta urteko kudeaketa-planean ezarritako helburuak betetzen direla ziurtatzeko beharrezko erabakiak hartu eta egokitzapenak egitea da organo honen zeregin nagusia. Gaur egun ondorengoek osatzen dute:
Lehendakaria: Elhuyar Aholkularitza Ordezkaria: Maddi Etxebarria |
||
Lehendakariordea: Euskaraz Kooperatiba Elkartea (AEK). Ordezkaria: Mertxe Mugika |
|
|
Diruzaina: Gipuzkoako Urtxintxa Eskola Ordezkaria: Maite Asensio |
|
|
Kidea: ARTEZ Euskara Zerbitzua Ordezkaria: Estiñe Astorkia |
|
|
Kidea: Topagunea. Euskara Elkarteen Federazioa Ordezkaria: Jasone Mendizabal |
|
|
Kidea: Eusko Ikaskuntza Ordezkaria: Josune Etxaniz |
||
Kidea: Emun Kooperatiba Elkartea Ordezkaria: Anaida Agirre |
||
Kidea: HUHEZI Koop. E. Ordezkaria: Nekane Arratibel |
||
Idazkaria: Imanol Larrea |
|