115 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten, ikerlari, profesional eta aktibistek ezagutza trukatu eta elkarrekin hausnartzeko baliatu zuten saioan. Hezkuntza sisteman hizkuntzek duten tokia eta papera berrikusi eta berregokitzeko beharra nabarmendu da alde batetik. Bestetik, eskolaz kanpoko testuinguruan esperientzia gozagarriak eta talde ahalduntzea sustatzearen garrantzia azpimarratu dute adituek. Euskal Soziolinguistika Jardunaldien hamabigarren edizioa ere COVID19aren osasun larrialdiak baldintzatu zuen. Hasieran presentzialki eta online egitekoa zen topaketa, streaming bidez soilik garatu zen azkenik. Eskoriatzan Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean izan ziren Jardunaldiko saioak, baina ordenagailu bidez jarraitu zituzten izena-emandakoek, beraz.