Soziolinguistika Klusterrak eta EHUko UNESCO Katedrak LANKIDETZA-HITZARMENA sinatu dute

Api
20

 

Iker Martinez de Lagos Soziolinguistika Klusterreko lehendakariak
eta Itziar Idiazabal Euskal Herriko Unibertsitatearen
Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren koordinatzaileak
LANKIDETZA-HITZARMENA

sinatu dute pasa den apirilaren 13an.

Auñamendi Eusko Entziklopedia berritua aurkeztu dute. Soziolinguistika Klusterrak du soziolinguistika atalaren ardura.

Mar
31

Eusko Ikaskuntzak Auñamendi Eusko Entziklopedia sarean eskuragarri jarri
du. www.euskoentziklopedia.org
atarian Euskal Herriari buruzko 150000 artikulu eta 500000 dokumentutik gora
aurki daitezke. Bernardo Estornes Lasaren Auñamendi Entziklopedia izan
du oinarritzat. Teknikoki erabilgarritasun handiko webgunea prestatu dute: irudiz
eta loturaz hornitua eta bilaketetarako erraztasunak ematen dituena.

Hausnartu sarien II. edizioak badu irabazlea.

Ots
3

Lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren
garapena eta berrikuntza da. Asmoa da euskal soziolinguistikarekin harreman
zuzena duten ikerlarien lana bultzatzea, eta beste hainbat ikerlari ere euskal
soziolinguistikaren eremura biltzea, modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren
inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko baitira.

Gazteen hizkuntz erabileran eragiten duten faktoreen azterketa proiektuaren emaitzak aurkeztu dira

Urt
18

Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eskola eta Topagunea euskara elkarteen federazioarekin osatutako Proiektu taldeak 2008 eta 2009 urteetan zehar garatutako azterketaren emaitzak aurkeztu dituzte. Gazteen hizkuntz erabileraren gaia landu duten eta gazteekin harreman zuzenean lan egin duten adituak eta profil ezberdineko gazteak izan dira erabileraren inguruan hausnarketa partekatua burutu dutenak.

Kale Erabileraren Neurketa berezien emaitzak aurkeztu dira Berriz eta Eskoriatzan

Abe
18

Soziolinguistika Klusterrak, hainbat herritan burutu ditu Euskararen Kale Erabileraren Neurketa Bereziak 2009an zehar. Besteak beste, udazkenean aurkeztu dira Berriz eta Eskoriatzan egindako ikerketen emaitza eta ondorio nagusiak.

Ondorengo hilabeteetan Oiartzun, Pasaia eta Azpeitian jasotako datuek adierazten dutenaren berri emango da, herri horietan egingo diren aurkezpen saioetan.

Hizkuntzen ekologia eta garapen iraunkorra, Eusko Ikaskuntzaren XVII. kongresuan

Abe
18

2009ko azaroaren 18, 19 eta 20an ospatu zen Gasteizen Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua, Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza izenburupean. Kongresuan zehar burututako jarduera guztien artean, Soziolinguistika Klusterrak HIZKUNTZEN EKOLOGIA ETA GARAPEN IRAUNKORRAri buruzko bi saioren ardura izan zuen.

Euskara sustatzeko komunikazio kanpainak hobetzeko ikastaroa burutu da.

Abe
18

Azaroaren 23, 25, 30, eta abenduaren 2an Eibarko Markeskoa Jauregian Euskara sustatzeko komunikazio kanpainak hobetzeko ikastaroa burutu zen.

Ikastaroa, Soziolinguistika Klusterra burutzen ari den proiektu baten testuinguruan kokatzen da, komunikazio kanpainak ebaluatzeko adierazle sistema osatzera bideratutako proiektuan hain zuzen ere. Digitalak eta Arista enpresetako adituen eskutik, administrazio publikoko euskara teknikariei, euskara plangintzen diseinuan ari diren teknikariei eta euskararen normalkuntzan lanean ari diren eragile sozialei publizitatearen esparruko oinarrizko kontzeptu eta jardunbideak azaldu zitzaizkien, euren lanaren hobekuntzarako ekarpen gisa.

IMH: enpresen emaitzak hobetzeko, hizkuntzak nola kudeatu

Urr
7

[SUSTATU.com]

30+10 mintegia: 2009/10/22

Urriaren 22an, Elgoibarko IMHn, Makina-Erreminta Institutuan, goizez, 30+10
Mintegia burutuko da. Laugarren urtez jarraian, enpresen emaitzak hobetzeko,
hizkuntzak nola kudeatu azalduko diguten 15 proposamen aurkeztuko dira. Informazioa
eta inskripzioak hemen. ... Informazio
gehiago

KILOMETROAK 2009

Urr
5

[GARA] Kilometroak 2009

«Euskara da gure bidea», adierazi dute aspaldiko festarik jendetsuenetakoan
Kilometroa luzera-unitatea da; Kilometroak, aldiz, ikastolak sustatzeko festa,
euskalki guztiak batera aditzeko aukera, hainbeste jende kontent ikusita oilo-ipurdia
jartzea... Eguraldi bikaina eta giro bikainagoa lagun, jende olatu erraldoi
batek hartu zuen Zurriola eta txiki gelditu zen ibilbidea. «Euskara da gure
bidea», adierazi dute aspaldiko festarik jendetsuenetakoan Kilometroa luzera-unitatea
da; Kilometroak, aldiz, ikastolak sustatzeko festa, euskalki guztiak batera
aditzeko aukera, hainbeste jende kontent ikusita oilo-ipurdia jartzea... Eguraldi
bikaina eta giro bikainagoa lagun, jende olatu erraldoi batek hartu zuen Zurriola
eta txiki gelditu zen ibilbidea. ... [GARA]

Páginas