Iruñeko kaleetako hizkuntzen erabileraren neurketaren emaitzak aurkeztuko dira urriaren 16an

 

2016an Euskal Herri osoan egindako Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren baitan, hiriburuetan arreta berezia jarri zen. 2017ko uztailan Euskal Herri mailako emaitzak eman ziren jakitera eta ondoren EHUren Uda Ikastaroen testuinguruan interpretaziorako eta eztabaidarako aukera egon zen.

 

 

Datorren urriaren 16an, Iruñeko Udalak antolatuta, Euskal Herri mailako datu nagusien errepasoa eta Iruñeko emaitzak xehetasunez ezagutzeko aukera izango da Olatz Altuna ikerketaren zuzendariaren eskutik.

Aurkezpena Civivox Condestable aretoan izango da arratsaldeko 7etan eta sarrera librea izango du.