“Hiztun berriak” gai monografikoa BAT aldizkariaren 104. zenbakian

Biziberritzen ari den hizkuntza ororentzat hizkuntza horretako hiztun berriak izatea estrategikoa da, ia ezinbestekoa . Izan ere, hizkuntzaren transmisio horizontala deitu ohi zaion horrek zabaltzen du, belaunaldiz belaunaldikoaren ondotik, hiztun-komunitatea.
 

Bat soziolinguistika aldizkariaren 104 zenbakiak hiru hizkuntzetako hiztun berrien inguruko ikerketa-taldeei eman die leku; Europa mailako COST ikerketa sareak biltzen dituen ikerketa-taldeak.
 
HIZTUN BERRIAK artikuluak:
  • Estibaliz Amorrortu, Ane Ortega eta Jone Goirigolzarri:“Euskararen hiztun aktibo bihurtzeko gakoak”
  • John Walsh: “Irlanderadun berriak: jatorria, motibazioa, erabilera eta ideologia”.
  • Joan Pujolar, Isaac González eta Roger Martínez: “Gazte katalanen muda linguistikoak” izenpeko euren lanean.

GUREAN ataleko artikuluak

  • Eduardo Apodaka eta Jordi Morales:  “Hiztun kategorietatik hizkuntza praktiken erregistroetara: erabilera sustatzeko neurriaren bila”,
  • Jaime Altuna Ramírez: “Genero-identitatearen hizkuntza jokoa. Hurbiltze etnografikoa nerabeen hizkuntza-praktiketara” 
  • Larraitz Uria, Iñaki Alegria eta Ander Corrales: “Kode-alternantzia aztertzeko hizkuntza-teknologien ekarpena”.

 
BAT Soziolinguistika Aldizkariaren 104 zenbakia dendetan da, beraz, jada; baita Soziolinguistika Klusterraren webguneko dendan ere. Aldizkariaren harpidedunek etxean jasoko dute alea betiko moduan eta, lehen aldiz, pdf formatuan euren helbide elektronikoan.