Urko Ikardok irabazi du Hausnartu saria Lapurdiko kostaldeko ikastoletako guraso erdaldunei buruzko lanarekin

HAUSNARTU Soziolinguistika Sarien X. edizioa izan da 2017koa. Urtero bezala hainbat jakintza arlotatik euskal soziolinguistikari ekarpena egiten dioten lanak jaso dira, eta epaimahaiaren erabakiz lehen saria Urko Ikardo Enparanentzat izango da, “Ikastoletako guraso erdaldunak eta euskararen jarraipena Lapurdiko kostaldean” izeneko lanarengatik. Lehiaketaren bigarren saria Jon Ander Kuartango Atxarentzat da, “Euskararen ofizialtasuna Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean” lanagatik. Eta hirugarrena, berriz, Garikoitz Goikoetxea Etxeberriari emango zaio; azken honen lanak Euskarazko hedabideen kontsumoa Tolosaldeandu izenburutzat.

Sari emate ekitaldia otsailaren 8an, ostegunarekin, izango da Baionako unibertsitateko Iker Zentroaren egoitzan. Bertan Hausnartu Sarien epaimahaiaren erabakia jakinaraziko da eta sarituek beren lanen aurkezpen-hitzartzeak egingo dituzte. Era berean, 2017ko Hausnartu Sarietara aurkeztutako lanekin osatutako BAT Soziolinguistika Aldizkariaren zenbaki monografikoa (105.a) jendaurrean aurkeztuko da. Ekitaldia irekia izango da eta gaian interesa duen oro bertan parte hartzera gonbidatuta dago.

 

SARIDUNAK:

Lehen saria:

Izenburua:  Ikastoletako guraso erdaldunak eta euskararen jarraipena Lapurdiko kostaldean

Egilea: Urko Ikardo Enparan

Bigarren saria:

Izenburua:  Euskararen ofizialtasuna Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean

Egilea: Jon Ander Kuartango Atxa

Hirugarren saria:

Izenburua:   Euskarazko hedabideen kontsumoa Tolosaldean

Egilea: Garikoitz Goikoetxea Etxeberria

 

 

SARI BANAKETA EKITALDIA:

Data: 2018/02/08; 16:00

Tokia: Iker Zentroa, Errobiko Campusa, Baiona.

Egitaraua:

  • Epaimahaiaren erabakia
  • Saridunen lanen aurkezpena
  • BAT aldizkariaren 105. zenbakiaren aurkezpena