Hizkuntza Erabileraren Kale Neurketaren emaitzak aurkeztu dira Nafarroako Parlamentuan

 

Pasa den martxoaren 9an, Nafarroako Parlamentuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Batzordeak gonbidatuta Soziolinguistika Klusterrak lan saio batean parte hartu zuen Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren emaitzak aurkezten (hemen bideo osoa: http://www.parlamentodenavarra.es/eu/videoteca/soziolinguistika-klusterra-equipo-jur%C3%ADdico-que-ha-tramitado-denuncias-por-torturas-y-malos).

Aurkezpenean Olatz Altuna (Ikerketaren zuzendaria), Iñaki Martinez de Luna (Batzorde zientifikoko kidea) eta Imanol Larreak (Klusterreko zuzendariak) Klusterraren ezaugarriak, Kale-Neurketaren ikerketa-metodologia eta emaitza nagusiak aurkeztu zizkieten Batzordekideei.

2016ko Nafarroako Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren emaitzen arabera, Nafarroako kaleetan euskararen erabilera hazi egin da azken bost urteetako epean.