Fryske Akademyrekin bilera

Frisieraren akademia nagusia den Fryske Akademy erakundearen ordezkari Hans Van De Velde Soziolinguistika Klusterraren bulegoan izan da abenduaren 4an. Ikerlaria eta akademiako kudeaketa taldea Mikel Zalbide euskaltzainak lagunduta ibili da Euskal Herriko hainbat erakunderekin harremanak estutzen. Bileran bi erakundeen jardunaz eta proiektuak lankidetzan garatzeko aukerak aztertu zituzten.

Soziolinguistika Klusterra eta Fryske Akademyk urtetako harremana dute. Hainbat proiektutan egon da ezagutza trukea bi erakundeon artean; nazioarteko kongresuetan ere behin baino gehiagotan elkarrekin parte hartutakoak dira; eta NPLD (Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarea) sareko kide bezala haremana etengabea da.