"Hizkuntza komunitateaz" BAT (115) Soziolinguistika Aldizkaria kalean

Uzt
14

Hizkuntza-komunitatea kontzeptuaren bilakaera, gaur egungo esanahia eta haren aktibazioa hartu du gai monografikotzat BAT aldizkariko urteko bigarren zenbakiak (BAT 115); hizkuntza biziberritzeko prozesuetan gai zentrala izan ohi den terminoaren definizioa, subjektua eta komunitatearen aktibaziorako ezinbestekoak diren ezaugarriak aztertzen dira bertan.

Kalean da nazioarteko hizkuntzen garapen-lankidetzari eskainitako Bat Soziolinguistika Aldizkariaren 114 zenbakia

Eka
10

Garabide Elkartearekin elkarlanean osatu da BAT Soziolinguistika Aldizkariaren 114. zenbakia. Hizkuntzari eta nazioarteko lankidetzari buruzko artikuluak bildu dira bertan. Honekin, aztertu nahi da euskararen biziberritze ahaleginean sortu eta pilatutako ezagutza eta esperientzia munduko hizkuntza-komunitateekin partekatzeak batzuen eta besteen helburuei begira egiten duen ekarpena.

Soziolinguistika Klusterraren XVI. Batzar Orokorra online ekainaren 18an

Eka
3

Urteroko betebeharrei erantzunez, Soziolinguistika Klusterreko bazkide eta lankideek Batzar Orokorrean landu eta erabakiko dituzte erakundearen norabidea gidatzen duten funtsezko gaiak. Urteroko ohiko gaiak jorratuko dira ekainaren 18ko saioan, besteak beste, 2019an izandako helburuen betetze maila, jarduera ekonomikoen balantzea eta 2020rako asmoak. Baina aurtengoan, Hausnarketa Estrategikoaren ondorioak aurkeztu eta ontzat emateko tartea ere hartuko da batzarrean.

2019 urteko txostena ikusgai

Api
22

Urtero argitaratzen du Soziolinguistika Klusterrak bere jarduerak bildu eta laburtzen dituen txostena. 2019ko argitalpena ikusgai dago eta egun hauetan ematen ari zaio zabalpena.

Soziolinguistika Klusterraren lehendakariak balantzea egin du bertan, erakundearen osaera bera jasotzen da, proiektuz proiektu egindako lanaren zenbait zertzelada bildu dira eta, azkenik, Euskal Herrian zein nazioartean izandako zabalpen ekimenen eta elkarlan egitasmoen errepasoa dago.

 

Pages