Aktibatu proiektuaren aurkezpenak EHUn

Ots
26

Euskal Herriko Unibertsitatean euskararen erabilera sustatzeko Aktibatu proiektu estrategikoa martxan da. Proiektuaren helburu nagusia euskal hiztun aktiboak sortzea da. Aktibaturen bidez, unibertsitateko eremu informaletan euskararen presentzia eta erabilera handitzeko testuinguru egokiak sortu nahi dira.

 

Gasteizko kaleetako hizkuntza erabileraren datuen aurkezpena

Ots
7

Joan den urtarrilaren 24an Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean aurkeztu zituen Soziolinguistika Klusterrak 2016ko Gasteizko Hizkuntza Erabileraren Kale Neurketaren emaitzak. Euskal Herri mailako Kale Neurketaren testuinguruan, beste hainbat herritan egin bezala, Vitoria-Gasteizko Udalak berariazko datu-bilketa eskatu zuen hiri-mailako datuak eta auzoz-auzoko emaitza esanguratsuak eskuratu ahal izateko. Olatz Altuna ikerketaren zuzendariak egin zuen aurkezpena.

Urko Ikardok irabazi du Hausnartu saria Lapurdiko kostaldeko ikastoletako guraso erdaldunei buruzko lanarekin

Urt
15

HAUSNARTU Soziolinguistika Sarien X. edizioa izan da 2017koa. Urtero bezala hainbat jakintza arlotatik euskal soziolinguistikari ekarpena egiten dioten lanak jaso dira, eta epaimahaiaren erabakiz lehen saria Urko Ikardo Enparanentzat izango da, “Ikastoletako guraso erdaldunak eta euskararen jarraipena Lapurdiko kostaldean” izeneko lanarengatik.

Euskal Soziolinguistika Jardunaldiko bideoak ikusgai daude

Abe
18

Azaroaren 22an UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak antolatutako "Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak" jardunaldiko saioak ikusgai daude bideoan. Zehazki Mikel Zalbideren hitzaldia, Iñaki Agirreazkuenagarekin elkarrizketa eta Olatz Altunaren aurkezpena daude bideoan jasota, bertan egoterik izan ez zuenak ikusteko moduan. Grabazio hauek egiteaz EHUren ikus-entzunezko zerbitzuak arduratu dira, EHUk jardunaldiari eman dion laguntzaren baitan.

Pages