Azken egunak EHUko Uda Ikastaroan izena emateko.

Eka
9

Soziolinguistika Klusterrak EUSKARA
KOMUNIKATU: NOR-NORI-NORK
ikastaroa antolatu du EHUko udako eskaintzaren
barnean. Helburu nagusi gisa euskararen inguruko komunikazio-proiektuen eragina
neurtzeko eta hobetzeko tresnak eskaintzea izango du. Pilar Kaltzada (Innobasque)
eta Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra) izango dira zuzendariak eta
bi egunetan zehar hainbat adituren ekarpenak jasotzeko aukera izango da. Ikastaroa
Donostiako Miramar Jauregian burutuko da ekainaren
22 eta 23an
.

Herriko euskarazko eskaintzaren neurketen (EUSKAINI) emaitzak aurkeztu dira Azpeitian eta Hernanin.

mai
28

Soziolinguistika Klusterrak 2009an zehar Azpeitia
eta Hernaniko Euskaini neurketak burutu zituen.

Maiatzaren 21ean Olatz Altunak Azpeitiako emaitzen aurkezpena
burutu zuen. Azpeitian Euskaini neurketa burutzen den bigarren aldia
izan da, 2001ean ere egin baitzen neurketa herrian. Emaitzak
erabili.com webgunean ikusgai daude.

Soziolinguistika Klusterrak eta Gipuzkoa Donostia Kutxak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

mai
20

Soziolinguistika Klusterrak eta Gipuzkoa Donostia Kutxak bi urterako lankidetza hitzarmena sinatu dute. Akordioa Soziolinguistika Klusterreko lehendakari Iker Martinez de Lagosek eta Mikel Irizar Kutxa Fundazioko zuzendari ordekoak sinatu dute.

Soziolinguistika Klusterra Euskal Herria- Països Catalans Elkarbidean nazioarteko kongresuan

mai
13

Maiatzaren 10, 11 eta 12an Gasteizko EHUren Letren Fakultatean Euskal
Herria- Països Catalans: Elkarbidean nazioarteko kongresua

burutu da. Hiru egunetan zehar bi herrialdeak lotzen dituzten gaiak jorratu dira hitzaldi, aurkezpen, mahai-inguru eta kultur ekitaldien bidez.

Soziolinguistika Klusterrak eta EHUko UNESCO Katedrak LANKIDETZA-HITZARMENA sinatu dute

Api
20

 

Iker Martinez de Lagos Soziolinguistika Klusterreko lehendakariak
eta Itziar Idiazabal Euskal Herriko Unibertsitatearen
Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren koordinatzaileak
LANKIDETZA-HITZARMENA

sinatu dute pasa den apirilaren 13an.

Auñamendi Eusko Entziklopedia berritua aurkeztu dute. Soziolinguistika Klusterrak du soziolinguistika atalaren ardura.

Mar
31

Eusko Ikaskuntzak Auñamendi Eusko Entziklopedia sarean eskuragarri jarri
du. www.euskoentziklopedia.org
atarian Euskal Herriari buruzko 150000 artikulu eta 500000 dokumentutik gora
aurki daitezke. Bernardo Estornes Lasaren Auñamendi Entziklopedia izan
du oinarritzat. Teknikoki erabilgarritasun handiko webgunea prestatu dute: irudiz
eta loturaz hornitua eta bilaketetarako erraztasunak ematen dituena.

III Euskal Soziolinguistika Jardunaldiko kronika, diaporama, aurkezpenak eta bideoak web gunean

Mar
29

Soziolinguistika Klusterraren web
gunean
dituzue eskuragarri III. Euskal Soziolinguistika jardunaldiaren
materialak (aurkezpenak
eta bideoak
). Lehendik jada zeuden argitara emanda kronika
eta diaporama.
Zuen interesekoa izango direlakoan.

Hausnartu sarien II. edizioak badu irabazlea.

Ots
3

Lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren
garapena eta berrikuntza da. Asmoa da euskal soziolinguistikarekin harreman
zuzena duten ikerlarien lana bultzatzea, eta beste hainbat ikerlari ere euskal
soziolinguistikaren eremura biltzea, modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren
inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko baitira.

Gazteen hizkuntz erabileran eragiten duten faktoreen azterketa proiektuaren emaitzak aurkeztu dira

Urt
18

Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eskola eta Topagunea euskara elkarteen federazioarekin osatutako Proiektu taldeak 2008 eta 2009 urteetan zehar garatutako azterketaren emaitzak aurkeztu dituzte. Gazteen hizkuntz erabileraren gaia landu duten eta gazteekin harreman zuzenean lan egin duten adituak eta profil ezberdineko gazteak izan dira erabileraren inguruan hausnarketa partekatua burutu dutenak.

Kale Erabileraren Neurketa berezien emaitzak aurkeztu dira Berriz eta Eskoriatzan

Abe
18

Soziolinguistika Klusterrak, hainbat herritan burutu ditu Euskararen Kale Erabileraren Neurketa Bereziak 2009an zehar. Besteak beste, udazkenean aurkeztu dira Berriz eta Eskoriatzan egindako ikerketen emaitza eta ondorio nagusiak.

Ondorengo hilabeteetan Oiartzun, Pasaia eta Azpeitian jasotako datuek adierazten dutenaren berri emango da, herri horietan egingo diren aurkezpen saioetan.

Pages