LEHENENGO ALDIZ NEURTU DA HITANOAREN KALEKO ERABILERA

Urr
21

Soziolinguistika Klusterrak Azpeitian egindako kale-erabileraren emaitzak aurkeztu ditu aste honetan. Neurketa honek berrikuntza garrantzitsua izan du, hizkuntzen erabilera behatzeaz gain hitanoaren erabilera ere neurtu baita lehenengo aldiz.
Horretarako, kale-neurketaren metodologiari hainbat egokitzapen egin zaizkio. Lehen aldia da tokaz eta nokaz entzuten diren elkarrizketak kuantifikatzen direla. Soziolinguistika Klusterrak berariaz egokitu du kale-neurketen metodologia horretarako.

GAURTIK AURRERA SOZIOLINGUISTIKA ALBISTARIA ESKURAGARRI HAMABOSTEAN BEHIN

Urr
19

Soziolinguistikari buruzko berriak bilduko dituen hamabosketaria kalean da.
 
Soziolinguistika Klusterrak hamabostean behin argitaratuko du Soziolinguistika albistaria. Tresna honen bidez soziolinguistika arloko azken berriak bildu eta zabalduko ditugu. Modu honetan, hamabostekari honek soziolinguistikari buruzko azken albisteen, ikerketen, liburuen edota jardunaldien berri emango digu, besteak beste, eta nolabait egunean egoteko aukera eskainiko digu.
 
Gaur bertan argitaratu da Soziolinguistika albistariaren lehen zenbakia eta hemen bertan duzue ikusgai:

Azken 30 urteotako bilakaera soziolinguistikoa zugandik inoiz baino hurbilago.

Urr
17

Soziolinguistika Klusterrak argitaratu berri du 1981-2011 urteen artean euskarak izan duen bilakaera soziolinguistikoa eta aurrera begira dauzkan erronkak zehazten dituen txostena.
Lan hau Iñaki Martinez de Luna, Mikel Zalbide eta Xabier Erizek gaiaren inguruan buruturiko azterketa luzeago baten laburpen txostena da. Txostenak hizkuntza-gaitasuna, hizkuntza-erabilera eta iritzi eta jarreretan jartzen du soa, arlo bakoitzean izandako eboluzioa eta etorkizunera begira aurreikus daitekeen testuingurua nolakoa den zehaztuz.

HITZARGIAK TOPAKETAREN laburpen bideoa sarean: etorriko denaren iragarle

Abu
3

Hemen da HITZARGIAK Topaketaren laburpen bideoa.

Hitzargiak proiektuan Europako hizkuntzak biziberritzeko jardunbide egokiak, interesgarriak, eraginkorrak, eredugarriak, inspiratzaileak ezagutu eta partekatu nahi izan ditugu. Eta horien berri eman dugu webgunean eta ekainaren 23an eta 24an ospatu genuen Hitzargiak Topaketan.

Bigarren udako lantegiaren atarian

Uzt
28

“Zer egin ahozko komunikazioa lantzeko” lantegia antolatu du Soziolinguistika Klusterrak EHUko XXXV Uda Ikastaroen baitan, eta iritsi da momentua diseinatutako tailerra bigarren aldiz proban jartzeko. Aste honetan (uztailaren 28an eta 29an) izango dira saioak Miramar Jauregian.

Bereziki praktikan oinarrituko da tailerra: gogoetatuko da gai honen gaineko oinarri soziolinguistiko eta pedagogikoez, esperientzia ezberdinen berri izango da, eta ahozko komunikazioa lantzeko jarduerak esperimentatu eta sortuko dira.

Pages