Lankidetza hitzarmena sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta Soziolinguistika Klusterrak
16
Andras Kornai aditu hungariarra Bilbon izango da hizkuntzen bizitasun digitalaren giltzarriak azaltzeko. Denbora berezia eskainiko zaie euskarak esparru horretan dituen erronkei. Euskal soziolinguistikan gauzatzen ari diren beste proiektu batzuk bertatik bertara ezagutzeko eta parte hartzeko aukera izango da, esaterako Hausnartu sarien banaketan, parte-hartze bidezko tailerretan edota Soziolinguistika Klusterraren erakusleihoan. Bilboko Udala eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira edizio hau antolatzeko laguntzaileak. Gaur hasiko da izena emateko epea azaroaren 6an EHUko Bizkaia Aretoan egingo den Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren hamargarren edizioan parte hartu nahi dutenentzat.
Hezkuntza Sailak antolaturiko XXII. Eskola Hiztun Bila Jardunaldia egin da , Gasteizko Europa Jauregian, bi egunez (urriak 9 eta 10) “Normalkuntza proiektua garatzeko gako diren zenbait esparru” lelopean. ikastetxeetan hizkuntza normalkuntzaren arloan lanean ari diren 400 teknikari eta profesional inguruk eztabaidarako eta hausnarketarako unea izaN dute, eta baita esperientziak elkarrekin partekatzeko aukera ere.Josune Zabala eta Olatz Bengoetxeak jardunaldian parte hartu dute berriki argitaratutako Ahozko komunikazioa irakastea. Norabide bat ahozko hizkuntzaren argitan liburua aurkeztuz.
2010etik 2014ra Tolosako ikastetxeetan egindako ikerketatik ateratako ondorioetan oinarritzen da liburu berria. Ikasgelan, ahozko hizkuntza irakatsi nahi duenari proposamena egiten zaio. Azalpen teorikoak, irakaste gomendioak eta ariketak tartekatzen dira. Josune Zabala da liburuaren egilea eta Olatz Bengoetxea koordinatzailea.
Irailaren 21ean egin zen, Aretxabaleta campusean, Garabide elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 4. aldiz antolatutako Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Tituluaren aurkezpena. Belen Urangak formazio-egitarauaren lehen moduluaren ardura du eta hizkuntza-ekologiaren oinarrien inguruko saioa eskaini die parte hartzeileei urriaren 2an Aretxabaletan.
Kontseiluak eta Udako Euskal Unibertsitateak urriaren 29an Hizkuntza Eskubideak bermatzeko legearen bidean jardunaldia antolatu zuten. Bertan parte hartu zuen Olatz Altuna Zumetak, Soziolinguistika Klusterreko teknikariak.
Irailaren 11 eta 12an Donostiako Miramar Jauregian izan da ikastaroa, EHUren uda ikastaroen baitan.
Argitaratu da osasun zerbitzu publikoetan euskararen egoera aztertzen duen BAT 108 monografikoa OSASUNGINTZA eta EUSKARA.
Zenbakia EHUrekin elkarlanean osatu da 2017ko Udako Ikastaroetan izandako ekarpena oinarri hartuta.
Pasa den uztailaren 11tik 13ra Soziolinguistika Klusterrean izan da Natxo Sorolla doktorea, soziolinguistika katalanari buruzko ikertzailea. Aragoiko La Franja eskualdeko katalan hiztuna da eta interes berezia du pertsonen arteko harreman sareek hizkuntza gutxituen erabileran duten eraginean. Gai hau lantzen du bereziki interneteko blogean: Xarxes socials i llengues. Esperientzia zabala du lurralde katalandunetan egin diren ikerketa soziolinguistikoetan eta hainbat unibertsitatetan dabil lanean.
Jendaurreko komunikazio egoeratan hizkuntzen erabileraren inguruan ikuspegi askotatik hausnartzeko aukera eman du uztailaren 9 eta 10ean Bilboko Bizkaia Aretoan egin den ikastaroak. Soziolinguistika Klusterrak Jendaurrean Erabili proiektuan lantzen diren gai eta edukien inguruan egituratu du EHUren Uda Ikastaroen baitan antolatutako egitaraua.