Soziolinguistika Eskuliburua aurkeztu dugu

Iritsi da eguna, aspaldiko ametsa bete dugu eta Soziolinguistika Eskuliburua aurkeztu dugu Gasteizko EHUren Letren Fakultateko ikasle, irakasle eta prentsaren aurrean.
Eskuliburua aurkezten hauek egon dira mahaian: Lourdes Auzmendi eta Ivan Igartua (Eusko Jaurlaritza), Estibaliz Alkorta (Gipuzkoako Foru Aldundia), Iker Martinez de Lagos eta Oihana Lujanbio (Soziolinguistika Klusterra) eta Arkaitz Zarraga (liburuaren idazle eta bateratzailea). Hona hemen argazkiak eta prentsa-oharra.

Euskararen normalizazioan lanean badiharduzu, erakunderen bateko hizkuntza politikaren arduradun bazara edo euskararen berreskurapenarekiko konpromisoa baduzu, erreferentziazko liburua duzu hau. Euskarazko lehen Soziolinguistika Eskuliburua 381 orriko liburua da eta 8 idazlek eta 30etik gora adituk parte hartu du sorkuntzan.

Hemen aurkituko duzu Soziolinguistika Eskuliburuari buruzko informazio gehiago.

Fichier attachéTaille
PDF icon PrentsaOharra_SOZIOLINGUISTIKA-ESKULIBURUA.pdf76.35 Ko