Jendaurrean Erabili proiektuaren lehen fasearen txostena ikusgai

Proiektu honen xedea da jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bitartekoak antolatzea. Horretarako, batetik, praktika-komunitate bat abian da. Izaera eta alor desberdinetako eragile sozial zein erakunde publiko eta pribatuen arteko harremana sustatu, esperientziak partekatu eta elkarrengandik ikasteko gune aktiboa dena. Bestetik, prestakuntza saioak eskaintzen zaizkie proiektuko partaideei; komunikazioan, berrikuntzan eta praktiken aldaketan sakontzeko eta trebatzeko. Gaur gaurkoz 20 erakundetik gora parte hartzen dute proiektuan.

Ikusgai dagoen txostenak 2016 urtean egindako lanaren bilduma egiten du; proiektuaren lehen fasearena. 2017ko udaberrian  praktika-komunitateko kideen artean zabaldu zen eta orain ikusgai dago interesa duen ororentzat.

Argitalpenean azaltzen dira proiektuaren helburak eta bere oinarri teoriko eta metodologikoak; praktika komunitatearen ezaugarriak eta bertan ikerketa egitaratzeko modua ere jasotzen da; honez gain, Jendaurrean Erabili proiektuan jarraitutako urratsen kontakizuna egiten da.

Ikusi txostena:

 
Informazio gehiagorako: jendaurrean.eus