Gasteizko kaleetako hizkuntza erabileraren datuen aurkezpena

Joan den urtarrilaren 24an Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean aurkeztu zituen Soziolinguistika Klusterrak 2016ko Gasteizko Hizkuntza Erabileraren Kale Neurketaren emaitzak. Euskal Herri mailako Kale Neurketaren testuinguruan, beste hainbat herritan egin bezala, Vitoria-Gasteizko Udalak berariazko datu-bilketa eskatu zuen hiri-mailako datuak eta auzoz-auzoko emaitza esanguratsuak eskuratu ahal izateko. Olatz Altuna ikerketaren zuzendariak egin zuen aurkezpena.

(Argazkia: Alea.eus CC-BY-SA)

 

Emaitzei dagokienez, Gasteizko kaleetan entzundako elkarrizketetan hiztunen %3,7 ari ziren euskaraz. Azken urteetako bilakaerari begiratuta joera gorakorra da. Adin-taldeen araberako erabilera datuek erakusten dute belaunaldi gazteenak direla euskara gehien erabiltzen dutenak.

Emaitza nagusiak Laburpen Txostenean ikusgai daude.