NPLDren jardunaldia eta urteko Batzar Nagusia Valentzian

NPLD (Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarea) Europako hizkuntza gutxituetako lurraldeetako gobernuak, elkarteak eta ikerketa guneak biltzen dituen sareak bere urteko batzar nagusia egin du Valentzian, Soziolinguistika Klusterra ere tartean zela. Besteak beste, hainbat kide berri onartu dira (Baleeretako gobernua eta Alsazia, Kaxubia, Hungaria, Katalunia eta Frisiako erakundeak) eta hurrengo batzarra Okzitaniako Tolosan egitea erabaki da.

Gainera, egun beteko jardunaldia egin da gizarte eleaniztuna lortzeko txikitan hizkuntzak ikasteak duen garrantziaren inguruan. Duela gutxi Udaltopen egon da Colin Williams galestarrak eman du hitzaldi nagusia eta luze aritu da Euskal Herriko hainbat esperientziaren inguruan. Tartean, Euskaraldia aipatu du eta Soziolinguistika Klusterraren hainbat proiektu ere bai. Egunean zehar, hainbat lurraldetako esperientziak aurkeztu dira: Galizia, Eskozia, Valentzia, Frisia eta Euskal Herria. Bizkaitik Lorea Bilbaok kirolaz eta hizkuntzaz jardun du eta Nafarroatik Paula Kasaresek u  meen hizkuntza sozializazioaren inguruan. Jardunaldia amaitzeko, Joaquim Dolz aditu valentziarrak gurasoen eta komunitatearen egitekoari buruzko hitzaldia eman du.