Hausnartu Soziolinguistika Sariak 2008. I. edizioa

HAUSNARTU, EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK

Fermin Lazkano eta Jone Miren Hernandez sari jaso berriekin

HAUSNARTU, EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK banatu dira abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuz, Martin Ugalde Kultur Parkean buruturiko ekitaldian. Bertan ziren Pello Jauregi irakaslea eta Estibaliz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria epai-mahai kideak, eta Soziolinguistika Klusterreko zuzendari Aizpea Otaegi. Lehiaketa Soziolinguistika Klusterrak antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Asmoa da euskal soziolinguistikarekin harreman zuzena duten ikerlarien lana bultzatzea, eta beste hainbat ikerlari ere euskal soziolinguistikaren eremura biltzea, modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko baitira.

Aurkezturiko lanak saritzeko orduan epai-mahaiak deialdian ezarrita zeuden irizpideak kontuan hartu ditu, bereziki, euskal soziolinguistikarentzat berritzailea izatea, eta, neurri batean, euskal eremuan aplikagarria izatea.

Epai-mahaia osatu duten kideak Iñaki Martinez de Luna, EHUko irakaslea eta BAT Soziolinguistika aldizkariaren argitalpen batzordekoa, Pello Jauregi, EHUko irakaslea eta Estibaliz Alkorta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria.

  • Irizpide horiei jarraiki lehen saria hutsik uztea erabaki du epai-mahaiak bere iritziz, jasotako lanek alderdi oso interesgarriak dituzten arren ez baitute bete-betean erantzun soziolinguistikaren ikuspegitik ekarpen berritzaile izate eskakizunari. Hala ere, aurkezturiko lanen interesa azpimarratu nahi izan dute.
  • Laugarren saria Eunate Irazabalek eginiko Emakumea eta euskal irakaskuntza lanari eman zaio, eta
  • Bosgarren saria Castillo Suarez-en lanari eman zaio Nafarroako toki administrazioetako euskararen normalizazioan eragiteko oinarriak lanarengatik.

Saritutako lan guztiak BAT Soziolinguistika Aldizkariaren 69. zenbakian argitaratuko dira urtea amaitu baino lehen.

 

Eguna eta ordua: astelehena, Azaroa 3, 2008 – 11:00

Sarituak

Dokumentuaren Izenburua Data Egilea
2008ko azaroak 3 Fermin Lazkano
1970ko urtarrilak 1 Eunate Irazabal
1970ko urtarrilak 1 Jone Miren Hernández
1970ko urtarrilak 1 Ferran Suay i Lerma, Gemma Sanginés Sáiz
1970ko urtarrilak 1 Alain Viaut
1970ko urtarrilak 1 Castillo Suárez