Tolosako Udalarekin bilera

- Eguna: 2006/06/01

- Bildutakoak: Iñaki Azaldegi (Tolosako Udala. Euskara Teknikaria), Onintza Lasa (Tolosako Udala. Euskara Zinegotzia), Xabier Azkue eta Iker Salaberria

- Helburuak:

  • Gure arteko harremana "estutzea"
  • Euren Klusterrarengatik zer espero duten edota zein interes duten ezagutzea
  • Tolosako udala bazkide sustatzaile egitea
  • Udal berriak bazkide egiteari begira, non eta nola planteatu beharko genukeen argibideak eskuratzen saiatzea

- Laburpena:
Gure proiektu eta asmoen berri labur eman ondoren euren kezkak azaldu dizkigute. Erabileraren inguruan dute kezka nagusia, honekin lotuta, jendea motibatzeko zailtasunak dituztela aipatu digute.

Gure aldetik, jaso nahiko luketena, batez aholkularitza dela azpimarratu dute. Honekin batera, dispertsioa eta bikoizketak ekiditeko bideak jorratzea ere beharrezkotzat jo dute. Azkenik, hausnartu bezalako proiektuak aurrera ateratzea ere garrantzizkotzat jo dute.

Beste udalei bazkide egitea proposatzeko garaian, aipatu dute teknikaria konbentzitzea garrantzitsua dela, baina, azken erabakia berea izango denez, garrantzitsuena politikoa konbentzitzea da. Bestalde, hauei erakustarazi behar genieke euretzat lagungarri izango garela.

Bilera amaitzeko, bazkidetzaren inguruan zer edozer aztertu ote duten galdetu diegu. Gaia aztertua ez dutenez, aurrerago erantzutekotan geratu dira.