Zenbakia

Euskararen jabekuntza eskolan

PDF formatuan eskaintzen da.

HITZAURRE GISA 56. ZKIA.

Maria-Jose Azurmendi


Sarrera

Jasone Cenoz, David Lasagabaster


– Lehen eta bigarren hizkuntzen ulermen eta adierazpen idatzian eragiten duten faktoreak Euskal Herriko ikasle elebidunengan

Nekane Balluerka, Arantxa Gorostiaga
Lan hau lehen hizkuntzatzat euskara eta bigarren hizkuntzatzat gaztelera izan duten Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza ertaineko eta unibertsitateko ikasle elebidunengan kokatu zen. Ikasle hauek testuinguru akademikoan egunero erabiltzen dituzten testuak ulertu, ikasi eta idatziz adierazteko duten gaitasunean erabakigarriak izan daitezkeen bi faktoreren eragina aztertu zuen, hots, euskararen eta gazteleraren erabilerarena eta bi hizkuntzen jabetze historiarena.


Nafarroako irakaskuntza elebiduna: irakasleen jarrerak eta sinesmenak

Pablo Sotés, Nekane Oroz, Carlos Vilches
1. SARRERA Nafarroako egoera soziolinguistiko bereziak eragin nabarmena du komunitate honen hainbat jardueratan. Euskarari buruzko 18/86 Legeak eragindako zonifikazioak, gainera, egoera gehiago nahasi du, izan ere, lege horren ezarpenak garrantzizko ondorioak ekarri ditu euskararen ezagupenean, erabilpenean eta hizkuntzarekiko jarreretan, horren inguruko ikerketetan frogatu den bezala (Aizpurua, 1995; Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia, 1995, 1997; Eusko Jaurlaritza 1997, 2003, Oroz, 1999; Nafarroako Gobernua, 2004; Vilches eta Cosín, 1995).


Elebitasunarekiko eta euskararekiko jarrerak: Arabako Errioxako zenbait datu

Jokin Aiestaran
“Jarrera” hitza hedapen handikoa da, sarri eta testuinguru anitzetan erabiltzen dena, baina, aldi berean, ez da atzematen erraza. Hainbat eta hainbat definizio eman dira, jarreraren izaera konplexua jasotzeko ahalegin horretan. Allport-en (1954: 45) definizio klasikoan, jarrera “gertutasunezko egoera mental eta neurologikoa da, esperientzia medio egituratua, gizabanakoak bere inguruko objektu edo egoera guztiei ematen dien erantzunean eragin dinamikoa duena”. Jarreren definizioak askotarikoak dira, orokorragoak edo espezifikoagoak diren (Gardner, 1985). Ajzen-ek (1988: 4), esaterako, honela definitzen du jarrera: “objektu, pertsona, erakunde, edo gertaera baten aurrean, hari alde edo aurka erantzuteko joera”.


Bost urteko haur elebidunen euskarazko ipuin-kontaketak

Leire Beloki, Itziar Idiazabal, Ibon Manterola GarateORCID profila

Ibon Manterola Garate

ibon.manterola@ehu.eus
UPV/EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0001-8368-3318ORCID profila
1. SARRERA Euskaldun elebidunak, gehienak, umetan elebiduntzen dira eta prozesu hori hainbatentzat eskolan hasten da murgilketa-programei esker. Haurren elebiduntze-prozesu hori aztertzeko xedearekin abian den ikerketa baten lehen emaitzak aurkeztuko dira lan honetan. Hain zuzen, helburua bost urteko bi haur-taldek ipuinak kontatzeko duten gaitasuna deskribatzea, eta era berean euskara lehen hizkuntza (H1) eta bigarren hizkuntza (H2) duten bi talde hauen arteko konparazioa egitea da. Euskara lehen hizkuntza duten haurrek euskara etxean zein ikastetxean erabiltzen dute, eta euskara bigarren hizkuntza dutenek, berriz, eskolaren bidez ikasi dute, D ereduaren bidez. Hau da, azken hauek etxean gaztelaniaz bakarrik hitz egiten dute, baina eskolan bi urte dituztenez geroztik euskara erabiltzen dute bertako eginkizun orotan.


Egoera bat, hamaika ondorio. Hizkuntza-eskubideak 2004an

Paul Bilbao Sarria
  Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Behatokia sortzeko hainbat arrazoi izan zuen; besteak beste, euskararen eremu batzuetan atzerapausoak gertatzen ari ziren eta beste batzuetan ez ziren behar bezalako aurrerapausoak ematen ari. Horrela, euskaldunon hizkuntza-eskubideak Euskal Herri osoan eta administrazio guztiek urratzen zituztela susmatzen bazen ere, ez zegoen egoera hori modu independentean eta objektiboan hartzen zuen erakunderik, eta hutsune hori betetzeko Hizkuntz Eskubideen Behatokia sortu zuen.


Europar Batasuna: egungo hizkuntza-politikaren azterketa eta etorkizunerako proposamena

Itsaso Ezenarro
“El monolingüe tendeix a creure en una identificació entre la realitat i la seva expressió verbal i, per tant, tendeix a un pensament absolut i absolutista, mentre que el que está acostumat a utilitzar diverses llengües i a moure`s entre diferents cultures accepta amb més facilitat les diferències i les ambigüitats. Per tant, si hem renunciat a construir una Europa de moden únic, una Europa uniforme […] i ens hem decantat pel respecte a la varietat i a la llibertat, podem concloure que ens hem decantat al mateix temps per una Europa de billingües i fins i tot, per què no dir-ho?, de mestissos”.** Miquel Siguan