Gazteak eta euskara Gasteizen ikerketaren emaitzak

Emaitzen txosten osoa eta ikerketaren xehetasunak www.soziolinguistika.org/gasteizgazteak helbidean ikus daitezke.
Gasteizko gazteriaren profil soziolinguistikoan aldaketak eman dira eta ematen ari dira. Aldaketa horiek ulertu eta kontuan hartzen hastea, ezinbesteko zeregina da hizkuntza-plangintza egokia eta eraginkorra garatzeko. Abiatzeko unetik bi helbururi erantzun nahi izan dio 2011 eta 2012 artean egindako ikerketa honek:
  • Gasteizko 18 eta 24 urte bitarteko gazte euskaldunek hizkuntzen inguruan dituzten bizipenak eta pertzepzioak ezagutzea.
  • Gazteak hizkuntzaren inguruan hausnarketa egitera bideratzea eta euren talde naturaletan euskararen erabileraz hausnarketa pizteko gakoak identifikatzea.
Ikerketa eztabaida-taldeen teknika kualitatiboa erabiliz garatu da, nagusiki. Hala ere, lehenagoko urratsean testuingurura hurbiltzeko ahalegina egin da, antzeko lanak aztertuz eta Gasteizko gazteria euskaldunaren adierazle demolinguistiko nagusiei erreparatuz. GG
Gasteizko Udalaren jarduna gidatzen duten planetan gazteekin hizkuntza-normalizazioaz hausnarketa egin beharko litzatekeela eta horretarako errealitate hau hobeto ezagutu beharko litzatekeela adierazten da. Soziolinguistika Klusterrak, berriz, urteak daramatza gazteak eta hizkuntza-erabileraren gaia alderdi ezberdinetatik jorratzen (eskola-giroan, eremu ez formaletan, interneteko sare sozialetan... Honela, bada, bi aldeek bat egin dute ikerketa honen gaiaren inguruko interesean.