"Ahozkotasunaz" egindako ikastaroaren kronika

Azken hamarkada honetan, gai honi lotuta zertan aurreratu dugun eta zertan sakontzea beharko litzatekeen aztertu da EHUrekin lankidetzan Soziolinguistika Klusterrak antolatutako “Ahozko komunikazio eskolan: azken hamarkadako ikerketa eta esperientzia berriak” ikastaroan. Hizkuntzaren didaktikaren eta normalizazioaren esparruak uztartuz egin dira ekarpenak unibertsitatearen eta eskolaren talaiatik. Gai honi oraindik irakaskuntzatik heldu bazaio ere, hizkuntza normalizazioan lanean dihardutenen ardura ere izan beharko lukeela aldarrikatu da. Azken hamarkadan egindako ikerketa eta praktikek erakutsi digute gai zentrala izan daitekeela hizkuntzaren erabilerari lotuta. Halaxe zioen, Kike Amonarrizek bere hitzaldian: “Lortu beharko genuke etorkizunean, herrietako euskara teknikariak ere horrelako gune baten partaide izan daitezen”.

Ikastaroaren berri ematen duen kronika laburra, hementxe duzue.

 

Informazio gehiago:

ALBISTEA: Ahozkotasuna eta motibazioa

EGITARAUA

HIZLARIAK

HITZALDIETAKO LABURPENAK