Mungiako haur eta gaztetxoen hizkuntza-ohituren inguruko azterlana aurkeztuko du irailaren 24an Soziolinguistika Klusterrak Aztikerrekin elkarlanean

 

2013-2014 ikasturtean Mungiako ia 500 ikaslek eta gurasoek inkesta bat bete zuten, bertan ikasleen hizkuntza-gaitasuna eta hizkuntza-erabilera ohiturei buruzko informazio aski interesgarria jaso zen.

Ikerketa horren ondorioen berri emango dute Asier Etxenikek (AZTIKER ikergunea) eta Olatz Altunak (Soziolinguistika Klusterra) soziologoek. Ondorio horiek abiapuntu hartuta euskararen biziberritze prozesuan aurrera begirako erronken inguruko hausnarketa sustatu nahi du herriko eragile eta norbanakoekin, Mungiako Udalak.

Aurkezpena bihar izango da, irailaren 24an, arratsaldeko 19:00etan,  Mungiako Udaletxean.