HITZARGIAK webgunea martxan da

Gogor ari gara lanean Europako hizkuntzak biziberritzeko lanean ari diren jardunbide egokiak identifikatzen eta elkarrekin harremanetan jartzen HITZARGIAK webgunearen bitartez. Helburua hizkuntza horien arteko sareak sortzea, egonkortzea eta etorkizunerako elkartasun-modu sendoak lortzea da. 

Proiektua Donostia2016ko egitarauaren barnean kokatzen da. Begiz jota dugu gainera, ekainaren 23a eta 24an Donostian egingo den HITZARGIAK topaketan aurrez aurre ezagutzeko aukera izango dugula, eta horregatik, berehala emango dugu jakitera topaketaren egitaraua eta izen-emateko epea noiz zabalduko den.