HITZARGIAK TOPAKETA: DIZDIRAZ BETERIKO BI EGUN

Europako hizkuntza gutxituak biziberritzeko jardunbideen Topaketari amaiera eman berri zaio. Orona Fundazioak bi egunez jaso ditu 25 hizkuntza gutxitu, 51 hizlari eta 110 jardunbide egoki, eta hitzaldien, mahai-inguruen eta posterren bitartez esperientziak elkar trukatzeko aukera izan dute guztiek. Sortu diren harreman horien emaitza dira argien artean eraiki dituzten zubi berriak (argazkian ikusgai), elkar irakatsi, aberastu eta etorkizunean elkar lanean aritzeko baliagarri izango direnak.