Iritsi dira udako lantegiak ahozkotasunaz

“Zer egin ahozko komunikazioa lantzeko” lantegia antolatu du Soziolinguistika Klusterrak EHUko XXXV Uda Ikastaroen baitan, eta iritsi da momentua diseinatutako tailer berria proban jartzeko. Uztailaren 4an eta 5ean izango dira saioak Miramar Jauregian.

Bereziki praktikan oinarrituko da tailerra: gogoetatuko da gai honen gaineko oinarri soziolinguistiko eta pedagogikoez, esperientzia ezberdinen berri izango da, eta ahozko komunikazioa lantzeko jarduerak esperimentatu eta sortuko dira.

Proposamen honek izan duen eskaera kopuru handiagatik, garaia baino lehen itxi behar izan da izen-ematea eta bi talde egin behar izan dira formakuntza jasotzeko. Uztailaren 28 eta 29an emango da tailer bera Miramar Jauregian bigarren taldearentzat. Izen-ematetik kanpo gelditu direnei begira, berriz, hurrengo urtean aukera izan dezaten ahaleginduko gara.

Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko? izeneko tailerraren egitaraua eta informazio gehigarria behean topatuko duzue.