GOGOAN IZAN! HAUSNARTU SARIAK ZABALIK!!!

Irailaren 30a bitartean aurkeztu daitezke lanak IX HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarietara.

Lehenengo saria: 1.500€ eta Jose Luis Zumetaren litografia bai izango da, bigarrena, 1.000€ eta hirugarrena  700€.

Sarien helburua euskal soziolinguistikaren inguruko lan teorikoak, teorien aplikaziokoak, ikerketa aplikatukoak edota saiakera-arlokoak izango dira.

Hala ere, beste zientzia-arlo batzuetatik euskarara egokitutakoak ere izan daitezeke: antropologiatik, historiatik, informatikatik, fisikatik e.a. euskararen sozioliagar hurbildutako gaiak, esate baterako.

Kontuan izan, lanak aurretik  argitaratu gabeak izan behar dutela eta bere luzera 30.000 eta 60.000 karaktere bitartekoak izango dira. Horrez gain, 8-10 lerroko laburpena eta 4/6 hitz gako ere aukeratu behar ditu egileak.

 

Nora bidali o Soziolinguistika klusterra: kluster@soziolinguistika.eus / hausnartu@soziolinguistika.eus: 943 592 556

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN