Azken 30 urteotako bilakaera soziolinguistikoa zugandik inoiz baino hurbilago.

Soziolinguistika Klusterrak argitaratu berri du 1981-2011 urteen artean euskarak izan duen bilakaera soziolinguistikoa eta aurrera begira dauzkan erronkak zehazten dituen txostena.
Lan hau Iñaki Martinez de Luna, Mikel Zalbide eta Xabier Erizek gaiaren inguruan buruturiko azterketa luzeago baten laburpen txostena da. Txostenak hizkuntza-gaitasuna, hizkuntza-erabilera eta iritzi eta jarreretan jartzen du soa, arlo bakoitzean izandako eboluzioa eta etorkizunera begira aurreikus daitekeen testuingurua nolakoa den zehaztuz.
Laburpen testu hori gure webgunean aurki dezakezu, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago eskuragarri.
Bestalde, Iñaki Martinez de Luna, Mikel Zalbide eta Xabier Erizeren jatorrizko lanak, aurki argitaratuko diren BAT aldizkariko 99. eta 100. aleetan ikusi ahal izango dituzu