GAURTIK AURRERA SOZIOLINGUISTIKA ALBISTARIA ESKURAGARRI HAMABOSTEAN BEHIN

Soziolinguistikari buruzko berriak bilduko dituen hamabosketaria kalean da.
 
Soziolinguistika Klusterrak hamabostean behin argitaratuko du Soziolinguistika albistaria. Tresna honen bidez soziolinguistika arloko azken berriak bildu eta zabalduko ditugu. Modu honetan, hamabostekari honek soziolinguistikari buruzko azken albisteen, ikerketen, liburuen edota jardunaldien berri emango digu, besteak beste, eta nolabait egunean egoteko aukera eskainiko digu.
 
Gaur bertan argitaratu da Soziolinguistika albistariaren lehen zenbakia eta hemen bertan duzue ikusgai:
 
SOZIOLINGUISTIKA ALBISTARIA (1. ZENBAKIA)
 
Albistaria modu zuzenago batean eskuratzeko aukera ere badago, e-mail bidezko bidalketak egiten baitizkiegu harpidedunei. Beraz, interesa izanez gero, hemen duzue gure albistariaren helbide zerrendara harpidetzeko aukera.