IX. HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIEN IRABAZLEAK

Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen IX. HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sariak erabaki ziren 2016ko azaroaren 18an buruturiko epai-mahaiaren bileran.
Ondokoak dira aurtengo sarituak:
 
• Lehen saria, 1.500 €. Migratzaileen harrera, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan. Mario Zapata, euskara teknikaria.
• Bigarren saria, 1.000 €. Mihigintza ehuntzen Basaurin. Txerra Rodriguez, hizkuntza aholkularia.
• Hirugarren saria, 700 €.Euskara, galiziera eta Irlanderaren hiztun berrien hizkuntza-identitatea. Irati Liceaga, UPV-EHUko ikaslea.
 
Sari-banaketa 2017an ospatuko den ekitaldi publikoan izango da. Ekitaldiari buruzko xehetasunak aurki emango ditugu.
Hausnartu Sariei buruzko informazio gehiago hemen eskuragarri.