Gipuzkoa Berdinago proiektuak aurrera darrai, prentsaurrekoetako hizkuntza-kudeaketa ereduak lantzen

Jendaurrean Erabili proiektutik eratorritako Gipuzkoako adarrean bi lan-saio egin dira dagoeneko. Gipuzkoako gizartean erreferentziazkoak diren erakundeen ordezkariek euren esperientziak elkarrekin kontrastatzeko ariketak burutu dituzte. Prentsaurrekoetan hizkuntza-kudeaketari dagokionez sortzen diren zailtasunak, hauek gainditzeko ezagutzen diren praktika egokiak edo arrakastatsuak eta aurrerantzean elkarrekin probatu eta praktikan jarri ditzaketen erronkak eta aldaketak atera dira saiootan.

Donostiako Udalak argitaratutako Hizkuntzen erabilera. Hizkuntza ofizialen eta beste hizkuntzen erabilera-jarraibideaktxostena zein Soziolinguistika Klusterraren EraLan3  (2011-2013) proiektuak erreferentzia bezala hartu dira, hizkuntza-kudeaketa irizpideen adoste prozesu bezala. Hurrengo aste eta hilabeteetan proiektua garatuz eta emaitzak sortuz joango da.