Amaitu da ahozkotasunaren inguruko udako lantegia

Hogeita bost parte hartzaile izan dira uztailaren 3an eta 4an, Donostiako Miramar Jauregian egindako tailerrean. Olatz Bengoetxea eta Josune Zabalaren izan ditu zuzendari EHUko XXXVI Uda Ikastaroen baitan hirugarren urtez antolatutako ekimenak.

 

Hogeita bost parte hartzaile izan dira uztailaren 3an eta 4an, Donostiako Miramar Jauregian egindako tailerrean. Olatz Bengoetxea eta Josune Zabalaren izan ditu zuzendari EHUko XXXVI Uda Ikastaroen baitan hirugarrenez antolatutako ekimenak.

Azalpen eta gogoeta teorikoetatik harago, praktikan eta esperimentazioan murgildu dira lantegian parte hartu duten kide guztiak. Euskal Herriko testuinguru soziolinguistikoak hezkuntza arloan duen eragina aztertu eta proposamenak egitetik abiatuz, ahozko konpetentziak eta erabilera ikasleekin lantzeko bideetan sakondu da lantegian. Zehazki, ahozkoaren hiru une ezaugarritu dira: une autonomoak, une gidatuak eta une askeak.

Aurtengoan, aipatzekoa da bereziki tailerrean izandako hartzaile-talde anitza. Aberasgarria izan da gaia bera ikuspegi ezberdinetatik aztertu eta ekarpen berriak jasotzeko. Era berean, ikasleen ekarpen berriak eta erakutsi duten euskararekiko konpromisoa ezinbestekoak izan dira saioa aurrera eraman eta borobiltzeko.

Uztailaren 20 eta 21ean EUSKARAREN ERABILERA: EGOERA, BILAKAERA ETA NORABIDEA, DATUEN ARGITAN izango da Miramar Jauregian bertan. Soziolinguistika Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatu dute elkarlanean eta Inkesta Soziolinguistikoaren zein Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren emaitzen inguruan jardungo dute bertan parte hartzaileek.

 

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN