Udalak eta euskaltzaleen elkarteak; funtzio banaketak eta lankidetzarako aukeak

3,00€

 

Udalek eta tokian tokiko euskararen gizarte erakundeek helburu partekatua dute: hiztun komunitateak euskararen normalizazio bidean aurrera egitea. Horretarako, biak dira beharrezko. Funtzio banaketan eta osagarritasunean oinarrituko den lankidetzan eta lidergo partekatuan sinisten dugu guk. Lankidetza prozesuak eta harreman sistemak konplexuak dira eta, ondorioz, zaila izan daiteke erabateko adostasunik lortzea. Unean uneko adostasun partzialekin egin beharko dugu aurrera. Horretarako, prozesu horietan lagungarriak diren ikuspegiak elikatzea eta zaintzea proposatzen dugu: koordinazio guneetatik harago, talde moduan jokatzea; talde eragileak sortzea eta jendea inplikatzea; gobernantza partizipatiboa praktikatzea; adimen kolektiboa aktibatzea... Hori guztia errazago da udalerrian bertan, gertutasunaren indarra lagun baitugu. Artikulu hau 2017an Topaldian emandako hitzaldi batean dago oinarritua.

Egilea(k): 
Jasone Mendizabal eta Alex Vadillo
Aldizkaria: 
BAT 103 - 2017(2)
Urtea: 
2017