BAT Aldizkariaren 99 eta 100 zenbakiak doan deskargatzeko moduan

Euskararen bilakaera soziolinguistikoa (1981-2011) dute hizpide bi ale monografikoek.

BAT 99-k transmisioaren, gaitasunen eta jarreren inguruan dihardu, eta BAT 100 erabilera aztertzeaz arduratzen da.

Bertan topa daitezke Iñaki Martinez de Lunak, Mikel Zalbidek eta Xabier Erizek gaiaren inguruan egindako hausnarketak; bai eta gogoeta horiek aberasteaz arduratu diren hainbat ekarpengileren lanak ere.

Interesa duenak webguneko lotura honetan ditu eskuragarri: BAT 99 eta BAT 100