Gazte katalanen muda linguistikoak

3,00€

 

Laburpena: Nahiko ohituta gaude erabilera linguistikoak era askotan neurtzen, batez ere, mapak edo grafikoak eginez une zehatzetan katalanak eta gaztelaniak Katalunian eta beste testuinguru batzuetan zer presentzia erlatibo duten ikusteko. Ordea, gutxi dakigu hiztunen ibilbide linguistikoei buruz eta bizitzan zehar jarrera linguistikoetan izaten dituzten aldaketen inguruan. Aldaketa horiei deitzen diegu “muda linguistikoak”, eta hori da artikulu honen gai nagusia. Artikuluan aurkeztuko ditugu UOCk, Hizkuntza-politika sailaren eta Kataluniako Generalitatearen Gazteria Behatokiaren mandatuz egin zuen hizkuntza eta gazteei buruzko ikerketa baten emaitzak (Gonzàlez et al. 2014). Ikerketak batzen ditu zenbait inkestatatik jasotako datuen analisi kuantitatiboa zein elkarrizketa eta eztabaida taldeetatik eskuratutako zenbait daturen analisi kualitatiboa.

Hona hemen zein inkesta hartu zituen oinarri: Kataluniako gazteei egindako inkesta 2002 eta 2007 (KGI02 eta KGI07) eta Erabilera linguistikoaren inkesta 2003 (35 urtetik beherakoen emaitzetara mugatuta). Elkarrizketak eta eztabaida-taldeak lan honetarako egin ziren berariaz: 15 taldeko eztabaida izan ziren, eta 25 elkarrizketa sakon; 16 eta 35 urte bitarteko 102 parte-hartzailerekin.

Hitz gakoak: katalan-hiztuna, muda linguistikoa, ibilbide linguistikoa, hezkuntza-ibilbidea, jatorrizko hizkuntza.

Egilea(k): 
Joan Pujolar, Isaak Gonzalez eta Roger Martinez
Aldizkaria: 
HIZTUN BERRIAK- BAT 104
Urtea: 
BAT 104 - 2017 (3)