Hiztun kategorietatik hizkuntza praktiken erregistroetara: erabilera sustatzeko neurriaren bila

3,00€

 

Laburpena. euskararen errealitate soziolinguisitikoa ikertzeko lanetan erabili diren alderdi batzuen azterketa kritikoa aurkezten du artikulu honek. zehatzago esan, aztertu diren alderdi horiek hiztun kategoriak eta hiztunen aitorpenak dira. Mapa eta inkesta Soziolinguistiko ofizialak aztertu dira kategoriak eta banakoen aitorpenak nola erabiltzen diren eta zein ondorio izan dezaketen errealitate Soziolinguistikoa eraikitzeko jardun eta politiketan. azterketa horren ondorioz defendatuko dugu ikerketa soziolinguistikoek kategoria identitarioak baztertu eta praktika linguistikoen erregistro eta ebaluazio zehatz eta anitzak lehenetsi beharko lituzketela. horrez gain, bestelako bideen berri eman nahi dugu eta proposamen metodologiko- epistemologikoak nondik jo dezakeen erakusteko asmoz, ikerketa bat aurkeztuko dugu: getxoko udalaren twitter kontuetan euskararen erabileraren erregistroa.

Hitz gakoak: hiztun kategoriak, hiztunen aitortzak, hizkuntza-praktikak, inkestak, mapak.

Egilea(k): 
Eduardo Apodaka eta Jordi Morales
Aldizkaria: 
HIZTUN BERRIAK- BAT 104
Urtea: 
BAT 104 - 2017 (3)