Euskaraldia, ohiturak aldatzeko aktibazio ariketa

3,00€

Laburpena. 2018ko azaroaren 23a eta abenduaren 3aren artean Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena egingo da Euskal Herri osoan aldi berean, hizkuntza-ohiturak aldatu eta inertziak apurtzea helburu duen ariketa soziala. Ekimena 2016tik aurrera herriz-herri hedatzen joan diren aktibazio sozialeko esperientzietan du jatorria eta Eusle metodologian oinarria. Artikuluan ekimenaren aurrekariak aztertzen dira, berau posible egin duten faktoreak aletuz. Gainera, Euskaraldiaren helburu, ezaugarri eta xede-taldeen xehetasunak azaltzen dira, prestaketa prozesuan kontuan hartzen ari diren eginkizunak eta parte hartzen ari diren eragileen berri emanez. Azkenik, Euskaraldiaren oinarriak diren aktibazioa eta hizkuntza- ohituren aldaketa aztertzen dira.
Hitz gakoak: erabilera, hizkuntza-ohiturak, inertziak, aktibazioa, ulermena, aldaketa

Egilea(k): 
Arrate Illaro Etxebarria, Iker Martinez de Lagos Menique
Aldizkaria: 
BAT 107 - 2018 (2)
Urtea: 
2018 (2)